L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1959 IV (1959-urria/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Olerki baserritarra

 

M. Lekuona

 

(ARGIA'ren Egutegia, 1933, 75'garren orr.)

 

Olerki baserritarra, olerki errikoia: dana bat. Nik baserritarra esaten diot; batetik gure erri jatorra baserrian bait-dago; eta bestetik nik emen aipatu nai dedan olerkia, gure olerki jatorra bait-da.

        Koplari baserritarra! Bertsolari gizagajoa! Txoria bezelaxe zera zu... Txoriak ba-daki kantari; baiñan ez daki nola kantatzen duan. Zuk ere badakizu koplak botatzen. Baiñan kopla oien muiña, bertsu oien guna ta eztia zertan dagon, bai al dakizu? Aoa zabalik eta irria ezpaiñetan zuri entzuten egoten dan erri orrek berak ere, somatu bai, somatzen du, zure koplak an barru-barruan egiten dion axkura goxoa; baiñan uste al dezu, axkuragarri ori zertan dagon badakianik? Beren buruak erria baiño zerbait aundiagotzat dauzkaten eskoladunak, berriz, ez da zer esanik; olakoak ez dute Jeremias aundiaren trenoak eta Horatio txukunaren odak beste olerkirik. Gure baserrietan, berriz, Xenpelar ta Udarregi bai, baiño Virjilio ta Horatio ez bait-dira auzo ezagun...

        — ...?

        — Neronek al dakidan diozu? Olerki baserritarren ezti ori zertan dagon bai al dakidan? Obe bai neronek ere ba-neki... Egunero dagiot Jaungoikoari eskerrik asko, baserritar egin nindualako; eskerrik asko bai, beste zenbaiti ez bezela, neri, kopla errikoi baten jario garratxa murtxatzeko eman didan ao-gozoaren alde. Baiñan neronek ere —ibilli asko egin ondoren, neronek ere— ez al dakit noski ezertxo garbirik gai txoragarri onetaz.

        Txoragarria esan det. Eta ondo txoragarria gaiñera.

        Txoratzen nau, izan ere, bertsolari-irudipenaren ertz biziak; txoratzen nau koplaren etorri zirikalariak; txoratzen nau zeinbat aapaldi irri ezin-eutsiz anpatuak; txoratzen naute, txoratzen batez ere, kopla zaar zenbaiten eten-iduriko ari, bide mako, ta andik onarako ibilli bixi urduriak.

        Eta, ain xuxen, ibilli onen bizi au, etorriaren ausi-antzeko ari auxe uste ditut nik, batez ere, olerki baserritarraren zerarik jatorren, bereizien eta iñon-gutxitan-berdiñik-gabekoen.

        Eta bizitasun onetaz, irudipenaren ezin-egon eta urduritasun onetaz, makiña bat gauza esan ditezke olerki baserritarrari buruz astean.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.