L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1959 IV (1959-urria/abendua) —<oler0435>




 

 

Olerki-liburu barria

 

O.

 

Zeru-menditik

Iratzeder

1959. Ezkila irarpenak, Beloke'n.

 

        Aurtengo urtea ez da nunbait antzua izan olerki-saillean. Gure aldizkari onen orrialdeak damoskue diñogunaren sendabide bat; lau zenbakiotan, arlo jori baten lez, ainbat eta ainbat olerki ta olerkari daukaguz. Eta Kanpion andiak beiñola iñoanez, olerkariak dituan izkuntza ez da beingoan itzaliko; oneik bai dira izkuntzarean gogoa biztu ta jasoten dabenak.

        Mugaz andik eldu yakin liburu txukun au, oso dogu zoragarria, bai mamiñez bai azalez; irarrita be ederto baiño edertoago bai dago.

        Iratzeder Beloke'n bizi da, lekaretxe jator baten, zugatz eta zelaiz inguratutako mendi-tontortxo baten; eta, jakiña, txorientzako leku ederra, batez be kantari ba'dira. Eta Iratzeder kantari dogu, kantari zoli, ezti, piña; gau ta egun, urretxindor antzo, kantuz bizi dana. Eta barne-muiñean sorturiko kantu orreikaz osoturik, olerki-bilduma atsegingarriak damoskuz noizik-beinka.

        Zeru-menditik iru ataletan dago zatiturik, eta berrogei ta lau olerki dakaz guztira, 1941 ta 1946'garren arteko urtetan egiñak; iru atalen izenak: Munduari ihes, Munduari gogor ta Munduari nausi.

        Iratzeder'ek bere idazkera dau, berezi ta joria, olerki guztiai, doaiez bardiñak izan ez da be, bere nortasun jagi ta txukuna ezarten dautsena. Egille goitar onen olerkia lenengo lerrotik ezagutu geinke. Gaiez askotarikoa izan arren, erlejiñoa ta Euskalerria ditu maiteenak, oneik baitarabiltz geienik bere neurtitzetan.

        Olerki-txorta bikaiña. Irakurri-ala, olako goxotasun batek zirrara eztia damoskuna.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.