Olerki sariketa
OLERTI aldizkariak, gure olerkari ta bertsolarien artean euskal olerki ta bertso-zaletasuna gero ta geiago piztu-azi ta ugaritu naiean, urterorako, olerki-sariketa bat jartzen du. Ona aurtengo gai ta sariak.
I. Poesi liriku bat: 1.000 laurleko. Edozein gai ta luzera.
II. Poema bat: 1.000 laurleko. Edozein gai onek ere; luzeran, berriz, 150 ahapaldi zortziko nagusiko gutxienez; poema onetan, euskal gudu, kondaira-zati, itxastar naiz bestelako gizurenen bat kanta ta goraipatzen ba'da, askoz obeki.
III. Amar Alegiko sorta: 500 laurleko. Amar alegi edo ipuin txiki, bertsotan, arduraz neurtu ta borobildurik.
IV. Bertso-sail txikia: 500 laurleko. Amabi bat bertso berri, edozelango gaiez, laubost ahapaldi bakoitzak.
OARPENAK:
1) Maikoak: N. Etxaniz, E. Erkiaga ta A. Onaindia.
2) Noizko bidali: Aurtengo urrillaren 1'gorako.
3) Nola bidali : a) Makiñaz edo eskuz argi idatzita irakur-zaillak ez dira ontzat artuko; b) Poesi edo lan bakoitzaren buru-buruan, zein gairako dan adi-eraziko duen zenbakia jarri; d) Poesi edo sorta buru nai oiñean ez jarri egillearen izenik; e) Itz berezi batzuk ipiñi ezaugarritzat, eta ondoren, estalki txiki baten barruan, egillearen izen-abizen eta zuzenbidea dauzkan txarteltxo bat sarlu; estalki au itxi ta, lanarekin batera, aundiagoren barruan bialdu.
4) Bidalitako lanen jaubetza: Saritutakoak, OLERTI'renak izango dira; enparauak ere, duin diranak beintzat, berak argitara emongo ditu.
5) Olerti-jaia. Ondoren, sariak banatzeko ta, olerti-jaia ospatuko da emen Larrea'n.
|