L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1960 I (1960-urtarrila/martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Sortaldeko izarra

 

Igotz

 

Sortaldeko izar zuri!,

    argi egidazu.

Belen aldera, otoi,

—beiñola iru aztiak—

    zuzendu nagizu.

 

Ba-dot griña leial bat,

    danik biziena:

Josu'ren aurrean nik,

seaskari kulunka,

    ustu nai barrena.

 

Baiña gau illunez nabil,

    biotza nasirik.

Txoriak kantarik ez

eguzki argiz baiño,

    ez baitau kemenik.

 

Itun dago lorea

    gau-oxin baltzean.

Aren gura bizia

nok lekike, illuna

    astindu naiean!

 

Izar! Oi, izar zuri!

    Sortaldeko izarra!

Bizitza zear bekit

bide-erakusle zardain

    zure argi-garra!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.