Oldozpenak
J.J. Lete (Legarda)
(Atzerrian diran euskotar guzieri eskeñia)
Zuen aberriaren ekandu onak gogora ekartzeko,
oroigarri au igortzen dizuet, ta gorde betiko.
Urrutiko oroimenak erri-min oi dira,
ala ere daudenentzat onuntza begira;
zergaitik: «...biotzak dio zuaz Euskalerrira»?
Jakin zale diranak, toki guzietan,
gogoz asetzen dira idazti zarretan.
Idazti zarrak eta edesti berriak,
edonun azaltzen ditu gure Euskalerriak.
Urruti bizi diranak,
erri maitaleak geienak.
Alperrik joango zera urrutira,
zaude beti zure amari begira.
Izkuniz pare gabea, euskera kutuna,
amaren magaletik ikasi genduna.
Gure euskera maitagarria munduan zabaldu nairik,
euskaldunen lorratz ederra ondorenerako utzirik.
Gorde ditzagun asaba zarrak utzi zizkiguten bideak;
maita ditzagun gure mendiak, toki ain maitagarriak.
Jolas txukunak eta oitura garbiak,
besteren antzik eztu gure Euskalerriak.
Euskalerriak dituan gogo lokarriak,
etsaien izkilluak puskatu ezin-dakoak.
Zenbait euskaldun ardi-galdu,
erbesteko lurrak itzartu.
Atzerriko aize lausoak zer ote du?;
abertzaletasunaren ateak irikitzen baitu.
Erbesteratutako euskaldunak,
erri-miñaren biozkadak.
|