Elaiak
Deunoro
Negu murritzak totelik neukan,
Illun-aldi bat sorturik neugan.
Nai neban arren alai abestu,
Gogoa illun nik, biotza estu...
Pozak igesi...
Adu onetan, zelan ni bizi?
Elai ariñak ezik ikusi?
Euskal-Erriko mendi gaillurrak
Ditunekoxe itxi edurrak,
Elai maiteak txio-txioka,
Udabarria danoi opaka,
Dira gugandu:
Pozez gaiñezka guk damotsegu
Etor-garaiko agur alaitsu.
Eldu dira bai, poztuz lurbira;
Egaz dabiltza danoi begira,
Eta antxiñako euren abira,
Oiu samurrez biurtu dira.
Oi, udabarri!
Elaiak dozuz barriz ekarri,
Asetuz nire eder-ekarri.
Ona zirean eldu saldoka,
Baiña lastertxo dira biñaka
Txio legunez maite-kabira
Ernai daukaguz danak begira.
Amak, maiteki,
Sendi-bidea pozik edegi.
Ai, onen poza igar ba'nengi!
Gari-buruak noz joko egaz,
Ur-tanta artzeko bardintsu eraz,
Ara ta ona biraka beti,
Mokoan dardar txio ta abesti...
Elai-txioak
Uxa daustiez barren-laiñoak
Ta kant-erazo soiñu goxoak.
Barriro ikus or pillo egiñik,
Lorotan (1) noruntz jun ez jakiñik,
Aize onari nunbait begira
Juteko egan bee-aberrira.
Ene biotza!
Laster yatortzu Negu soil otza.
Eta ziurren ordu mergatza!
(1) Alambre.
|