Abadea
Egieder
Neu naz. Gorputz aragizkoa dot.
Begira nire azurrak.
Ene odol ta berba zorrotza
oiñestarri antzekoak.
Niri bizitzaren janaria
zanez emoten odolak.
Zure bizitza, nire bizitza,
biak bait dira bardiñak.
Zu kistar. Ni Kisto'ren ordezko,
arrotz t'ezbear guztiak.
Nun da nire antzeko txakurrik?
Lagunen begirunea
ezpata luze bildurgarria.
Bultzaka, egiz, biotza.
Itz egin nai gizasemeeri...
Igeska kistar ilkorra.
Zer uste? Ni al naz poz guztiak
ariman gorde nituna?
Ni, joko gaizto, izketa loien
lurperatzaille zigorra?
Abadea naz. Ludi-argia.
Zerutar irakatsia
zabaltzen nabillen gizon ilkor.
Danak maite nai neukezana
ta biotza miñez lertzen jata,
danen anai izan nai-ta.
Maite zaitut ta negar dagit nik,
Kisto'ren odol ederra
ibaika galtzen dala jakiñik.
Askoren errukarria!
Egiz, arrotz naz erri maitean.
Askontzat bioz bagea.
Iñoz amarik ezagutu ez
dabena. Barre bagea.
Ai, edegi egizuz begiak!
Maite dot jauna t'erria.
Zuen artean bizi bear dot,
argi egiten ludia.
Egizko maitasun zabaltzaille
gizonentzat abadea.
|