L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1960 I (1960-urtarrila/martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Imanol'en eriotzean

 

Ilintxolazabal

 

Nere biotzak du zauri bat sakona

luzaroan sendatuko eztan zauria.

Gaur, ezkutatzean egunaren argia,

gugandik iges egin duk, Imanol ona.

 

Entzuten ardantegietako abestiak,

(txori abeslariak lo ziran garaian)

gaztedia zegonean jostaketa alaian,

itzalduta gelditu dituk ire begiak.

 

Jun aiz eriotzaren egotan,

Jaungoikoa nagusi dan berri argira,

bada, bizikeran zorionari begira,

ezin itzan egon ludi txoro ontan.

 

Bizitza etzian leitu iri poz ematen

—beran ordez, sarri oiñaze gogorrak—

nola zulatzen dun lurpea satorrak,

eria ari zian ire soin-barrua jaten.

 

Lagun zorigabe, adizkide maite!

gorputzez gaixo, gogoz zindoa,

laister egin dek etengabeko loa,

Azken Epai eguna eldu arte!

 

Orduan, esnatzen geranean berriro,

entzunez Aingeruen turuta soiñua,

ene...! Jaun errukior eta altsua!

besarkatu nai nuke, eztiro, eztiro.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.