L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1960 I (1960-urtarrila/martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Lagun zuria

 

A. Fidel

 

Ogi-zati bat eskuan zula

Joxe eskolara zijuan

ta uste gabean txakur aundi bat

jarri zitzaion onduan.

 

«Gose zera zu» esanaz, aurrak

botatzen zion zatia

txurikerika txakur goseak

jasotzen zuan guztia.

 

Aurrak eskuan zerakuskion

puska berria jaurt zezan,

zenbat jauzi ta brinko txakurrak

egiten zitun nork esan!...

 

Batak bota ta besteak artu,

biak gozamen batean...

txakur maltzurra arin joan zan

bazka aitu zitzaionean.

 

Ta kale ertzean an gelditu zan

erdi-negarrez mutilla

Etzuan uste txakurtzar ura

zebillenik ogi-billa!

 

Ene Joxetxo gizagaxoa,

etzazu egin negarrik!

Orrelakuak, ai! ba'lirake

lau ankakoak bakarrik!!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.