Aita Roman Beratarra il zaigu
Fernando Artola, Bordari
Zer duk, olermin,
Orla nabarmentzeko egun?
Zer duk, errazak... zer duk?
Zer duten galdetzen duk, lagun?
Ez al duk ikus... eraiñegun
Lau «praillek» eramaten...
Ez al duk ikus?
Bai,
Aita Roman Beratarra
Zeramatenean an niñukan.
Eortzi ixilla, baiki, iñundikan;
Begi-biotzak negarra;
Otoia besterik ez auetan.
Bai; an niñukan!
Zazpi praille ta bi apez
Bakar... bakarrikan.
So! Golgota-mendi antzo
Bi andere eta iru lagun.
Etzen besterikan!...
Alako gizona!
Alako Santua!!
Alako Euskalduna!!!
Etzen besterikan!...
Zeruan, berriz, jai zuten;
eta ain xuxen
berrogei anei singeru,
Misiotan
Aita Bera'k bataituak
Zeru sarreran kantari.
Ta milloi bat pekatari,
Roman Aita'k gaizkatuak,
Txalo joka!
Zerura zetorrenari...
Oi, gizonaren eskar beltz, beltza!
Oi, munduko gauz ororen utsa!
Lurra... lur; zerua... zeru,
Gure esker oroiak zor du.
Bizkitartean...
Emaiozu betiko atsedena,
Gure Aita zeruetan zaudena.
3-12-59
|