Erti-kundea
Iruña'n
Gurbindo
Ulibarrena ertilariaren erakusgundea zabaldurik dugu Iruña'n. Erritarteko ertikiak dakazkigu: Euskalerri, España, France, Venezuela ta abat.
Naparra da ertigile au, Azkoiendarra edo Peraltarra, Erribera'ko. Onengatik ez zen legezko Naparroa atzentzea ta or da Erakusgundean, azkar eta zail, «Estirpe Pirenáica» lan jator batean. Ez lekurik ez astirik ez izakiz guk, iruxkin motzaz besterik ez dugu iardunen. Espen denik au ez uste ba. Gañera ele gutizko bertsoak gertatu zaizkigu; kontu au xuhur ta mugagina da gero. Nabarduna da lanen erreskada. Xixel-karitan du lote geiena bai aintoz bai zeingoz eta garrantziz ere. Margolaritzan bada aukera, olio ta urezko, lauki nabarmenetan sorta bat baita, askoi ta berezko. Ustu, Taill ta Moldertizkoak agitz dira gaildurrak, batzuk bestez. Marratukiak, bikañeneko.
Aipamena
Izarra
erti-ortzian da azkarra
Jose Luis Ulibarrena au,
ertigin bai azkarra.
Aurrezki-Kutxa'ko salan
erakusten ari da,
onen ertirik ikusi
aspaldian ezbeita.
Gauza da
apika bai errexa
margobide ta gotolez
lan «bato»-z aritzea.
«Bato»-ok direla altxagarri
orhatu nai ba'duzu
ikur batun asmaria,
or da behar enantzu.
Nola den
gatx dakigu ta zailen
«abstracta» delako gaian
susmo larrik bizkortzen.
«Syntesis» menaz eragin:
itzea-jo dago ortan,
bat-eragimen-gizakik
urri dira auzokoan.
Goazen-ber
edergarritz ikuster
erti-kundeon badugu
edes-ikaste alaber.
Edesgai ez nolanaikoa,
mami bai ta guena,
Jose Luis'ek gora nai du
erakarri barrena.
Ona emen
lan batzuk nola dauden,
esan-erakusgundean,
dugunaz guk erixten.
Sartu ta gosez begiak
«Estirpe Pirenaica»
deritzon lan bikañerat
joaten dira laisterka.
Zer temak
baitan ditu « Estirpe»-ak?
Onek erantzuna dauka
dionaz egileak:
«Simbolismo goi ditezen
»nai nukean bai eiki,
»gertariak guti balio
»zein banakaz artuki.»
Begira
yendeak ari dira
lan ederraren aurrean
so luzez «Estirpe»-ra.
Aurpegitan amar dauzki
gubiztaturik txairo,
ler-zuran Erronkari'ko
usturikan ta yayo.
Itxura
«maketa» in dula antzora,
gogoan eragiten du
hondotikoen zirrara.
Arlanaz ba'lego jaiki
nunbait edo, agerretan,
geldu lirakioz gizak
atxikiko taldetan.
Damurik
ezbeititu ekarririk
ertiginak sail larriak
emen agertzekorik.
Biotzan darauntsatenik
ikuskarik dira ager;
tamañuz ba'dira ñimik,
tajutuaz dire eder.
Tailtxo bi
moñoñoz ere tipi
nekazaria ta artzaina
auk zakurra dula azpi.
Edaten du lenengoak
gorgolletan xagitik;
bigarrenak ez dagi deus,
makillan finkaturik.
Bada, bai,
saloietan beste gai,
urtenik bai-du guzitan
batez ere xixelgai.
Ustu-lan ta moldagintz
tail-karik, txukunena,
ontan dauka Ulibarrena'k
bere ertirik hurrena.
Bai-daki
ertigin onek eiki
idurime ta burutzen
xedeak osotuki.
Bere ekintzako gogaiak
sakon du bai osiña,
au dularik nabariena
lanetan berexkiña.
Azkendu
jadan asti ta leku;
ezin da beraz geiago
ataltxo ontan eskeindu.
Baldin eta irakurleak
ba'dute eskas aurkitu,
apalik diet esaten
Jaunoi, arren barkatu.
|