|  
              
               
  
 
Urteko Jaiburuan 
 
Miren Lurde'koari 
 
onthu Olerkia 
 
  
 
Bera'tar Erroman Mirena Aitak 
 
kopiaz: J. Agerre 
 
  
 
        Bera'tar Erroman Mirena Aita zenduaren oroiz dakart au (G.B.). 
 
        Gure ezaun batek, arekiko adiskide gertaturik, Aita errirat etortzerakoan, misioi-lurralde arietan 50 urtez egonda, leiatsu egorri zion gutun bat Andrane'ri olerkia onthuta berton. 
 
        Adiskide oni esker, olerki au urrengoa agertzen dogu, atsegiñez beitugu ematen, ain da tolesge ta ekar. Ohargarririk badu areago: Andrane Ederraren egunean berean dela ain zuzen ere egina. Aitak berak diño au: «...Gaur da Lurde'ko gure Amaren jaia ta goizean idatzia dut au». 
 
 
 
Ona olerkia, urrengoan 
 
 
 
        Bainan aurrez esan dezagun argibide-gisaz Lurde'ko Arpean une berton Ama Birjiña pausatu dela gozo ta txuria, alatsu nola uso bat xorie, aizetan barna zebillela, murruko zuloan kokatzen da guri ta txairo. 
 
        Orduantxe, Bernardeta biderat irten eta esaten dio: 
 
  
 
        Bern 
 
Andre xuri maitea, 
 
nondik eldu zera? 
 
        Andrea 
 
Goitik egazka nator 
 
zuek agurtzera. 
 
Bernardeta Zubira, 
 
non bizi ote da? 
 
        Bern 
 
Ene Ama gozo ori, 
 
ni naiz Bernardeta. 
 
        Andrea 
 
Zoaz bada Apaiztegira 
 
antxen esatera, 
 
eliz aundi bat emen 
 
nik naiko nukela. 
 
    Eliza du Yesus'ek 
 
atsegindegia 
 
t'eliza ondoan nai dut 
 
iturri berria. 
 
    Elizon ari bedi 
 
otoitz jarraikia: 
 
nik ere eskuon daukat 
 
arrosarioa. 
 
        Bern 
 
Barka gaitzan Jaun-Goikoak 
 
gatorzuz eskeka, 
 
zure seme-alabok 
 
damuz belaunika. 
 
  
 
              
              |