L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1960 I (1960-urtarrila/martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

«Zure amorio»

 

Muxika'tar Luis Mari

 

Ama Birjiñari

 

Maite-min naiz

amoriozko garretan.

    Opa zaitut,

Amatxo, bene-benetan.

 

Negar aldian zenbat bider,

        Ama errukitsu,

hakardade mingotz miazka

        ikusi oi nauzu,

zure laguntz ontsu eskean

        osoro leiatsu?

 

Ordu aietan nere ai-ots

        zorrotz ta itunak,

urratzen legunkiro ditu

        zure barne-muiñak,

onela eskuratuz asko

        emaitz ta eskerrak.

 

        Maite-min naiz

    amoriozko garretan.

        Opa zaitut,

    Amatxo, bene-benetan.

 

    Etsaien erasoaldiak

        maiz naute zauritu,

    bere iskanbil ta orruak

        baita be bildurtu,

    naigabe eta tristuraren

        eskutan zapuztu.

 

    Baiñan zure irrimurria

        ezti ixurika,

    amoriozko su-garretan

        datorkit gaiñezka,

    atsekabearen utsune

        nere itzaltzera.

            Maitasun—

            amorio

                Mariak

                dario.

 

    Txoriñoen txio,

    uraren marmario

    xamur-leguna baiño,

    txit zait bai eztiago

    Mari'ren amorio.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.