L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1960 I (1960-urtarrila/martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Oteiza'tar Jorge'ri,
oroimen berexi bat

 

Joakin Aldabe

 

Ixkanbil gaitza sortua dago

zure «abstrakto» eskolakiñ.

Ni gai onetan ta beste askoz

gizajo naiz-ta, ez jakiñ.

Alare, tori nere eskua

guazen biok elkarrekiñ.

 

Ez det ikusi oraiño arte

zure buru lanarikan.

Ez nazu izana Arantzazu'ra

t'ez det gogo aundirikan.

Iñora anka ateratzeko,

ez da orrelakorikan!

 

Alaz ta guztiz, irakurri det

zugaz idatzitakua.

Zure aldeko ta ez diranak

naute nastu xamartua.

Danok arrazoi. Bai, ala uste!

auxen bai dala ixtillua.

 

Zure Irun'go lantegi lekun

daukazu zure atsegiña.

T'egiten dezu azaltziarren

zure obrak alegiña.

Moldatzen zabiltz aspertu gabe

elkartzen burni-buztiña.

 

Gaur edo biar gerta ezkero

obraren bat ikustia,

lenengo gauza egingo det nik

luzaro ixill begitzia.

Askoz obia ez-jakiñentzat

umil ta apal egotia.

 

Txalo ta sarik jasua zaude

zure lanaren on bidez.

Siñale degu etzabiltzala

jakin-gai goitsuren kaltez.

Ona zera ta, Jorge Oteiza,

olaxe beti izan zaitez.

 

Gaurko munduan —geinak beintzat—

baztertzen degu «abstraktua».

Naiago zaigu, askotxoz naiago

diruz bete zakutua,

jolaste guztik, t'erotzeraño

foot-ball pilot ostikua.

 

Agur, Oteiza, ta bizi zaite

beti goruntz begiratuz.

Andik argia datorkizuna

zure barrun gogoz artuz.

Lurreko gauza zirtzillkeriak

azpian kalka ta'egatuz.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.