L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1960 I (1960-urtarrila/martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Errota

 

Vicente Huidobro

euskaratzailea: Ayalde

 

Aizea astoa baiño apalagoa

 

                                                 GOIZ

Jira jira jira

Orduak eiatzen ditukan errota

Laister datorke Udaberri eta

Egalak lorez beteko zaizkik

 

                                                 EGUERDI

Jira jira jira

Egunak eiatzen ditukan errota

Laister izango Udara eta

Ire dorrea igaliz beteko zaik

 

                                                 ARRATS

Jira jira jira

Illabeteak eiatzen ditukan errota

Laister elduko Udazken eta

Ire gurutzean itun egongo aiz

 

                                                 GAU

Jira jira jira

Errota urteak txikitzale

Laister datorke Negu eta

Ire malkoak ormatuko zaizkik

 

Huna emen benetako errota

Bere doñua ez beñere ahantzi

Eudi eta egualdi onak berak dakarzki

Bai ta ere lau urte-giroak

 

Eriotz-errota                  Bizi-errota

Ordulariak bezela aldi-uneak eragin

Oiek ere lekak dituk      Melankoli-errota

Gure illea urdinduko dun aldiaren iriñ

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.