Itxaso itxaso
Vicente Huidobro
euskaratzailea: Ayalde
Itxasoa
Eta kitarra baiño ederrago den oial-ontzia
Itxasoa
Aparra ugiñak
Ain zuriak adurrean
Izparrena eta onuntzako ontzia
Igaroz eguna itxitzen duela
Agur ugin argitsuei
Agur adimena argitzen digun orduari
Agur udazkenak erroizturiko mastal murritzei
Ez ahaztu amiltzera doan ontzia
Eta biribil edakor bat beste atxurdinik eztuela uzten (1)
Laguntasun-ikur au maite dut
Faru aditzale
Iparraldeko begia baiño areago
Ederraren Maitasuna
Eta lore itxastarrarena
Nire lore-txorta ire oiñetan ipiñi ta erbestera noa
Azken-ugarrian zutik agon emakume
Arriskoan dabiltzan ontziegatik begiak ain zabal
(1) Y que deja por todo mármol un círculo expansivo. Nere ustez, «rastro» bearrean (y que deja por todo rastro) «mármol» jarri zun olerkariak, politagoa egiteko edo.
|