L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<oler0600>— Olerti 1960 II (1960-apirila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Olerki sariketa

 

        OLERTI aldizkariak, gure olerkari ta bertsolarien artean euskal olerki ta bertso-zaletasuna gero ta geiago piztu-azi ta ugaritu naiean, urterorako, olerki-sariketa bat jartzen du. Ona aurtengo gai ta sariak.

        I. —  Poesi liriku bat: 1.000 laurleko. Edozein gai ta luzera.

        II.— Poema bat: 1.000 laurleko. Edozein gai onek ere; luzeran, berriz, 150 ahapaldi zortziko nagusiko gutxienez; poema onetan, euskal gudu, kondaira-zati, itxastar naiz bestelako gizurenen bat kanta ta goraipatzen ba'da, oskoz obeki.

        III. — Amar Alegiko sorta: 500 laurleko. Amar alegi edo ipuin txiki, bertsotan, arduraz neurtu ta borobildurik.

        IV. — Bertso-sail txikia: 500 laurleko. Amabi bat bertso berri, edozelango gaiez; laubost ahapaldi bakoitzak.

 

OARPENAK:

        1) Maikoak: N. Etxaniz, E. Erkiaga ta A. Onaindia.

        2) Noizko bidali: Aurtengo urrillaren 1'gorako.

        3) Nola bidali: a) Makiñaz edo eskuz argi idatzita irakur-zaillak ez dira ontzat artuko; b) Poesi edo lan bakoitzaren buru-buruan, zein gairako dan adi-eraziko duen zenbakia jarri; d) Poesi edo sorta buru nai oiñean ez jarri egillearen izenik; e) Itz berezi batzuk ipiñi ezaugarritzat, eta ondoren, estalki txiki baten barruain, egillearen izen-abizen eta zuzenbidea dauzkan txarteltxo bat sartu; estalki au itxi ta, lanarekin batera, aundiagoren barruan bialdu.

        4) Bidalitako lanen jaubetza: Saritutakoak, OLERTI'renak izango dira; enparauak ere, duin diranak beintzat, berak argitara emongo ditu.

        5) Olerti-jaia. Ondoren, sariak banatzeko ta, olerti-jaia ospatuko da emen Larrea'n.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.