|  
              
               
  
 
Anima salbatu 
 
  
 
Jaurtarkol 
 
  
 
Anima salbatzea! Au bai zoriona... 
 
Nere biotza au oso asetzen dun ona... 
 
Jaungoikoa ikusiaz, Aren jabe egiñaz 
 
maite-besarka gozoz beti atsegiñaz... 
 
  
 
Auxe iristea bedi nere eginkizuna, 
 
auxe iristeko gaurtik gana ta eguna... 
 
Zertako izango ditut poza ta dirua 
 
arkitzen ba'naiz noizpait betiko galdua? 
 
  
 
Gaurtik auxe izango da nere egin-bearra, 
 
nere amets bultzakor, nere lan bakarra: 
 
Anima salba nai det... Au det erabaki: 
 
lan ontan galdu-arren esku eta begi. 
 
  
 
Jesus Salbatzaillea, 
 
ene Jesus ona! 
 
Ote det iritxiko 
 
Goiko Zoriona? 
 
Emen, Jauna, zigortu 
 
nere pekatuak, 
 
gero laztan nazaten 
 
beti Zure eskuak. 
 
  
 
              
              |