Illunbe ta argi
Zerio'tar Paustin (Biurko'tar Jon)
Tauer'tar Norbertari adiskidetasunaren agiritzat
I
«DEUS EZ»'ko aldetik
noiz erori izan da
arkaitz orren aundi...?
(Mamu izugarri... )
Mundu zabal, guzi
beltzez da estali
ta ikaraz jarri...
(Argi guzi laster
igesi joan da,
beldur ikarakor
gero datorrela,
ITZAL betilluna
erregiñ jarrita...)
Aleun mende dira
erori izan dala
gure bizkarrera.
Arkaitz au astun dan
guzien soiñean;
astunago dutan
nere bizkarrean;
beste Atlas nauzu
nere jaiotzetik
ludi bat sorbaldan
daramadalarik.
Eskuan makilla
mandazaiña doa
poliki, poliki
aldapa gora, naiz
txistuz, naiz kantari,
atzetik bost mandok
jarrai dutelarik.
Bakoitzak darama
Ardo-zagi bana
bere bizkarrean;
baiñan pixu bera
bostak daramate
gutxi gora-bera...
Ala doaz ere
gizon-emakurne,
bere jaiotzetik
obenaren azta
beti eramanik.
Uzta zikin bera
jasoa dauskat nik
jaio ta bertatik...
Arrezkero, ene,
ba-naukazu beti
arri batenpeko
lertutako igel.
(Nere begiok ere
zorian, nonaira
begira, zai, eske...
irten nairik, baiñan
andik ezin irten).
Oben-arkaitzpean
Or dek parregarri
Gizona, munduaren
errege ta nausi...
Ta ala gaude danok.
orain aleun mende,
pekatuen arpian
beti bizi izaten.
Larritasun ontan
noiz arte?
II
... nune autem lux in DOMINO.
... orain, berriz, Jaunagan, argi zerate.
(Ad Ep. V, 8)
Atozkit atozkit,
ERRUGABEKO ORI
begira ta erruki:
iñork baiño obeto
bai daukazu garbi
gurutzeko berri.
Ura bai zama aundi!
Obenena baiño
gurutz aundigorik
ezin arkitu nik...
Nolako au danik
zuk dakizu ondo,
beraren azpian
erori bai ziñan
bat, bi ta irutan...
Baiñan jaiki ziñan
illobitik ere
illen jaun ta jabe
Eriotz betiko
Zugandik uxatzen...
Dana dezakezu
baita nere ezin au:
nere burua,
nere buruarenpetik
osoro askatzen.
Atozkit lenbaitlen
eta begira arren,
zure lander oni;
obenen-arkaitzak
nigan bai daragi
astun-astuneki...
(Obenen zama aundi).
Begira ta erruki.
Ler zorian dagon
Zure igel onek,
(zai, otoi, ta eske),
Zugan itxoin besterik
zer lezake ...?
|