L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1960 II (1960-apirila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Kanta berriak

 

Etxaniz'tar Nemesi

 

        Ba-da Prantzia,'n Aita jesulagun bat, Duval abizenekoa. Aita ori, kitarra bat artuta, kanta berriak asmatzen, eta abesten asi zan. Bere doiñuak orain, modan daudenetakoak dira, baiña itzak animari dagozkionak.

        Bere gitarra artuta ardangela ta barretan sartzen asi zanean, lenbizi arrituita begiratzen zioten leku aietan batuak zeudenak; baiña gerora bere abestiak oso ondo artuak izan dira baztar guzietan; eta orain, aide guzietara zabalduak daude diskoetan.

        Jesulagun arren antzera, ondoren dijoazen abesti bi auek, kanta ditzakezue gogozko ba-zaizkizue. Musika ezingo dizut eman OLERTI'n, baña noiz edo noiz, zabalduko al degu doiñua ere. Orra, ba, itzak nola diran:

 

 

Argi-bidean

 

Nola zera, nere anima,

ainbeste pauso txar emana,

Jaunaren agindu zuzenen igesi,

urratuz ainbeste esi?

 

Zure griñen aldapetan

Arnas-estuka larri,

zure biotza dezula

pakearen egarri?

 

Baiña pake orrek eztu

bide ortan etxerik.

Zoaz Jainkoaren zelai argitara

sasi-arte ortatik.

 

Zorian-bide bakarra

aurrean dezu gaurtik,

sar zaitez argi ortan,

illunpeak utzirik.

 

 

Zaude gurekin

 

(Mane nobiscum, Domine, quoniam advesperascit).

 

Illuna gaiñean da

gure biotzean;

geldi zaite, Jainkoa,

pixka bat gurean.

 

Oi, zein luze datorren

gabaren besoa!

Oi, zein beltz erortzen dan

aren erasoa!

 

Bildur-ikara gauzka

mendiko aizeak;

uluka datoz gure

etsaien kateak!

 

Itxi ditzagun ate guziak;

zaude, Jaun ona, gurekin;

aparitara bildu gaitezen

Ogi ta Ardo santuekin.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.