Imanoltxo
Larreategi'tar Luken
(Lantegi'ko lagun izandako, Miren Edurne Furundarena'ri,
ama egin dan egun zoriontsu ontan. 1960-I-17).
Oroituko aizela uste diñat,
bada oroimen ona den.
nola ezagutu niñan, aitakin,
arako lante-i baten...!
Ta laguntasunak eman ziñaken
ausardiari. etitsi eziñ,
luzatu niñunan kidetasun ori,
ire ama eta nebarekin!
Alai bizi ziñatenean, Goitik:
Imanol: ia ire lekura!
Jaungoikoaren deia entzutean,
egaz egin ziñan Zerura!
Ala ere, gurasoak, zenbat miñ,
negarraldi ta inka...!
Ire kutunak ain itun ikustean
asi itzanan deika:
Ezkondu ta seme bat emaidazu,
Jaun Alguztiduna!
Nolabait ordainduz, gazterik,
kendu ziguzuna!
Eta orra nun. Amiano mirabeak
egazka Paris'dik (?)
nola loretu diñan seaskatxoa,
aur ederra utzirik!
Aitaren seme laztan: aitait
amamen billoba goxo.
Ire erditze-miñen saria,
ara or zuen IMANOLTXO!
|