L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1960 II (1960-apirila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Zaurituaren nigarra

 

Errandone

 

Gazte-miñ naiz. Kopetez

ximur, buruz xoil,

ale bi, eguzkiaren

dirdai. Matrail

txuri-gorritxoen printzak

ixpilluan ikuski,

zar itxura damaidate.

Gizona izaki,

biotza dut poz-mugida

taupaden nagusi.

Gaztetan nornai duk eder.

Izan nintzan. Bai!!

Baño, erleak eztia

lilietan dagi,

aukeraren egarriz.

Krabeliñaren izpi

ninduzun... ta zaputz...

Ordutik dut eri.

Usaindu baninduten...

Bitoz-miñ egonki,

etsipenez ler nindagon,

kuttunareu zai,

irakin pirpira bare

nezar os-osoki.

Noiz enean kokatuko?

Lore polit senti

ustez lorietan nenkusan.

Ametsetan bizi

izandako panpoxa nun?

Maite-miñ bizi,

erne berri, norantz ituan

begiak iriki?

Loretu banintzan ere,

ez alperrik! Begi

ñiñiak jaurti mundura

ta poz intziri,

ezti goxorik iñun ezin topa.

Bizitzan bakarti...

itun... Maiz otoi dagiot

nere buruari:

«Mutil zarraren zoritxar

mingotza! Irri,

par, atsegin etzerate

neretzat.

Urruti bazoazteke...

Ordañez,

baditut bastoi

aukerakorik... itzai

eztena ta artzai makilla;

mendi-ibarrez

an-emen ibilki,

barne-arrak uxa ditzan,

nigandik urruti.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.