Oroiz
Deunoro
(Ene egiaxko adiskide, Joxe Mari zanari)
Alai nintzan, ta... batez,
au barri ituna!
ludia agurtuz, egan
ene laguna.
Atzerri otseintzan
kide egin nintzan:
ausi ezin dan maitetasuna,
egizko adiskidetasuna.
Zure zan nirea,
nire zan zurea,
bat zan soin-gogo gure egarria
Nunditakoa ezaupidea?...
Aspil baten zan janaria.
Mendigoizale amorratuak,
Musa ixillakin maite-minduak:
barren oiartzun egotan,
tontor jasoak oinpetan
genduzala domeketan.
Jasankor dan lez ludi-aldia
garaiz besarka gendun sendia.
Geroztik ixil giñian,
bakoitza bere bidian,
alkar oroika bizian.
Ta alai nintzala... batez,
au barri ituna!
ludia agurtuz, egan
ene laguna.
1960-11-11
|