Juan Maritxo'n lanak
Irigoien'dar Roman
Lanak eginda etxeratu naiz,
baiñan nik nai orduko ez...
Zenbat ibilli gora ta bera
aize ta euditan, oiñez...
Eta sarritan neke ta zalantz
ditut lagun nere kaltez.
Orain ordea jounak joan
etxean sartu naizenez, emazte,
seme ta alaben pozak
jartzen dit biotza pozez.
Azkar soiñeko garbiak jantzi,
etxekoengana bildu
ta emazteak eta nik geren
berriak esan ditugu;
artean seme ta alabatxoak
asper eziñik jolastu.
Ontan, Arantxak lagunengandik
alde-egiñaz, niganatu,
belaunera igo, an lasai jarri
ta onela zait mintzatu:
Aita, zergatik gu etxean utzi
ta juten zera lanera?
Mendian lokatz, eudi ta izerdiz
busti ta ondatu zera;
amatxo ta gu bazkaltzeko zai,
baiña alperrik egon gera.
Lan oiek laga, geratu emen
jolas gaitezen batera,
bai etxeketan, bai ipui esaten
ala asmatzen, zuk aukera...
Ez, ene kuttun, lan egin bear
legez bizi nai duenak
(erantzun diot Arantzatxori).
Bere mende gaude denak.
Jauna'k agindu bakar bat eman,
autsi Adan eta Eba'k,
eta lan, neke ta eriotza
dira bere ondorenak.
...Zuek ere bai, egin bearko
nai edo ez zuen lanak.
Au entzutean dana arriturik
bost urteko potxoloak:
Aita, baiña guk nola lan egin?
Ez al gera txikitxoak?
Txikiak-arren ba'dituzute
zuentzat aukerakoak:
ikastolara jun, asko ikasi,
beti-beti izan txintxoak,
alkar lagundu, Juan Mari zaitu
eta beste orlakoak.
Juan Mari'k ere bai...? Ta Juan Mari'k
zer egin bear du, aita?
Bi urteko aur mardul bizkorra
bakarrik korri ta salta
zebillena, au entzutean
bere jolasak utzi-ta,
bi besotxoak zabal-zabalik,
irri-parrez ta laisterka
niganatu, ta ezti-eztitsu
auxe esan dit: «attatto, pa...!»
Besotan arto nere lepoa
bi eskutxoen artean
ta «pa...!» esanaz, bere ezpaintxoak
senti ditut masaillean.
(A. larros-ezpain epel-goxoak
ikutu didatenean,
zenbateko poz ta zer atsegin
sortu neri biotzean...!)
Juan Maritxok zer egin bear dun?
|