Negu biotzean
Anai I. Olabeaga F.S.C.
Negu otz-illuna nere gela barruan,
lorerik ez zelaian, txit beltza zeruan.
Zugaitzak illak,
soruak utsak,
bideak lokatsu.
Bakar-bakarrik ni; bizirik ez inguru.
Gaxotegi aurrian zuri-zuri dana;
leiotxutik ua begiratzen dut lana.
Zuri diztikor,
begi-miñ gogor,
ezin dut eraman.
Etzin nadin, beltz gozatsu arki dezadan.
Bat-batean ara emen, leio ertzian,
bizidun norbait, txit beltza zuri erdian.
Txoarre txiki,
ondo goseti,
lumak arro-arro,
janari billa, bizi nai badu luzaro.
Azpil txiki bat, gaztai apurrez botia,
eskeintzen diot. Txoarre pil ugaria
laster biltzen da.
Bai zalaparta...:
Txori zeken auek
berekin jaten ezin eraman bestiek.
Nunnai bezela, indartsuena nagusi;
mokoka danak uxatzen ez da ba asi!
Janari gabez,
aulak bildurrez,
dira baztertuak.
Zenbat orrelako ikusten du munduak...!
Bazter askotan, samaritar gixajua,
lurrian datza zauriz josia, auldua!
Gudako errak
ta gorrotuak
lurreratu zuan.
Zai dago laguntza noiz arkituko duan.
Izkilluen indarra, urrien lillura,
ara or gaurko gizonen nagusi jauna,
Langille sutsu
zenbat beartsu?
Lan ta lan, ta ezin
etxekoei eraman janari, atsegiñ.
Txoarre koxkor ez zaite, ez, ikaratu.
Biotz-ezur zaizkit kupidez dardaratu.
Zatoz, enetxo...
emen, laztantxo...
gaztai apur goxo.
Jan lasai, bai, ez zaite bildurtu, gizaxo..
Jauzika leiatsu, alaiki, urbiltzen da...
Alaz ere ez dago bare... ta zearka
begi-begira,
ezker-eskuira,
nortzu dan inguru,
gaztai apurtxo guztiak irentsi ditu.
Mingaiñ jatorrez, pipir alaiez, esker mil
esaten dit txioka. Ezin egon ixil,
geldi; egazka,
ondo lasterka
zugaitz adarrian
ankatxoak jartzen ditu elur zurian.
Or dago tente, begi zabalik, keñuka,
eske ta eske berriz gaztai goxo apurra,.
Nik eskuzabal,
polliki, daldal,
ez izutu naiez,
deten dan-dana ematen diot poz-pozez.
Jaten dun bitartean beri begira ni;
maitatzen detela sumatzen dut samurki.
Aiñ kaskar, txiki,
beltz, txit itxusi,
ta ni lilluratu...
Txoarretxo, zuk didazu biotza ostu.
Ba-dakit bai, lapurra zerala txit oso,
arto-gari soroetan kalteak asko
dagizkizula.
Zure txioa
nekañni zaidala,
dezun egala bee, lurkoi ta makala.
Baiñan... nere bakartaldian zaitut lagun.
Mundua, negu-biotzean, dager illun;
otza edonun,
bai at, bai barrun;
zuria ingurun...
Dan-danak baiño dago nere baita itun!
Nun orain azken udaberriko loreak?
Nun basoak zeuzkaten kolore biziak?
Nun enada ariñ.
Nun txepetx sorgiñ?
Urtxindor berritsu...
Toki epel billa zerate urrutiratu.
Adizkidetasunari uko egiñaz,
kabi goxo, maitetsu, zearo aztuaz,
otzen bildurti,
iges urruti
bizi errez billa...
Esker-ona, biotzetan, dezute, illa!
Zuen edertasunak lilluratu niñun;
zuen abesti bezin pollitarik iñun...
Amets zoroa,
utsa, gezurra...!
Neguko izotzak,
elurte otzak itzali dituzte danak
Bizitza goxoko adizkidetasuna
arantza gabeko loretxo lurriñ duna...
Kolore bizi,
dizdiz ugari...
Naigabe aurrian
orme gelditzen da zimel antz-itxurian.
Udaberriko txori onuntz etorriak,
guztiok zerate zerenkoikoz betiak.
Bezitz erreza,
lan-neke eza,
zeru epelian
eten gabeko jolasa ezuzki-pian.
Bira ta bira egada ikusgarrian,
biotzak maitasun su-garrez pilpilian...
Ba-dator otza,
ekaitzen otsa...
Kabi, adizkide
baztertuz, toki emi biña ba-zoazte.
Bizitz ontako gezurra daramazute:
kolore pollit, abesti goxo, antuste,...
Biotz lillura,
dana itxura...
Zoazte! Zoazte!
Txoarre txiki, nerekin gelditu zaite.
Daramaten goga-zama nekorra arindu;
negu illunak etzaituela bildurtu.
Ondo-ondoan,
etxe-txokoan,
ez izan bildurrik;
biziko gera biok alkar lagundurik,
Zure aurrian jarri dut gaur zalantzetan,
esker onik bai ote gizon biotzetan.
Zu zapuztlia
ta baztertua,
ain zintzo izanik...
Ben-benetan, ez dago ez eskubiderik.
Ez ge.ra ez beti zurekin errukitsu;
gure aurrak arrikatzen zaituzte usu.
Beraz, bildurti
zaitugu beti...!
Emendik aurrera
ontzat artu eskeintzen dizudan babesa.
Naigabetan arkitzen dezun gizon oni,
eman ezaiozu, arren, lei, opa-bizi.
Bero samurrez.
maite sukarrez.
arindu aldapa;
gozatu nere bizitzaren bide latza!
|