Gizonaren fedea
Aldana
Jaio ezkero il egin bear,
au gizonen zoritxarra:
ume aroan, gazte denporan
ta zartzaroan negarra.
Bere bizitza iluna da-ta
billatzen dabil izarra,
bere gogoa argi dakion
emonaz bere indarra.
Jakintsu asko gaur emen dira
asmatzen zer dan mundua:
berez egiña, zelan jaioa
edo nork sortutakoa.
Euren lanetan, alde batera
isten dabe Jaungoikua,
ta esaten dabe: tximinoia da
gizonen bizi-burua.
Gizonarentzat gauza aundia
jakituna izatea,
askoz obea Jaungoikoagan
fede sendoa eukitea,
Bera dalako gauza guztien
Jabe, Jaun ta Egillea;
jakin guztia, Bera utzirik,
da illuneko gerizpea.
Amaika urte nitualarik
prailletara joan nintzan ni,
baita ikasi ondo ederto
gauzak ikusten poliki
gizonak bere barruan daukan
fedea daula agiri,
estu une baten aurki ezkero
otoi egiñaz Jaunari.
|