L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1960 II (1960-apirila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Ageta Deunaren abeslariak

 

Egieder

 

        Berezkoa dau gure erriak bertsolari doia. Bat, bi ta millaren kontua ez da. Erri osoari bertso usaiñak kili-kili dagitso barruan. Bertsoak emondako barru-barruko azkura au, aundi ta txiki, zar ta gazteena dozu. Ara emen. Gurean, erri bizitza gora jasoteko, zelaian loratxoak lez, nun. nai agertzen dira urretxindor abeslariak... Gizon eta gazte jatorrak asko daukaguz, euren buru argi ta biotz maitasunagaz Jauna maitatu ta erria goraltzen dakienak. Gauza bikaiña! Ta erria Jaunarengana jasoten daben lagun orreik, artu begiez euren anai-arreben txaloak. Ezin esan giñaike bertso garbi ederrak zenbat mesede dagiskuen.

        Gure, erria bera be, esker onekoa da. Iturritik ura dator, zanetik odola, gure erriaren izatetik gauza onak dotore esan ta entzuteko gogoa. Euzkaldun bertsolariak urtenaldi zur ta barregarriak ditu... Ta argia ta edertasuna maite dituan erriak, ao betean, poz-pozik, entzuten dautse erritar abeslariai. Bertsolariak bere maillan burua zaintzen daben bitartean, egarri dan orreiña uretara doan lez, erritar jentea bertso ondoren doa, plazarik plaza, erri jaiak goratzen.

        Bertso usain artean bestei egun kutun-kutun bat daukagu: Santa Ageda eguna.

        Nor ezta ibili egun onetan aterik ate, kantetan, martiri il zan Agate deunaren izenean? Poza dario mutil gazteen arpegiari. Ederra da, izan bere, bizitzaren udabarriko gazte lorea. Ez dakit zer ametsezko daukan bertso-kantu egun onek. Ni urian bizi naz. Erriko jentea edo kalera edo leiora urten zan, zer ikusi ta zer entzungo. Argi diztitsu ta poz samur bat agertzen zan lagunen begi ta arpegietan. Zeruan dagon lagun bateri abestutea, gauza ederra da. Lurra zeru biurtzen ordu aretan.

        Ezin itxi neike gogoangarri dan beste gauza bat. Zeruan izarrak banatuta; solo, zelai, mendi-egal ta tontorretan tinko baserri aintzagarriak.

        Goizetik, zezeil lauaren usaiña. (Bruz urdindunak), soloetan zear, alaitasuna zabaltzen. Batian bestian, txakurrak zaunkaz ate inguruetan. A, ze lotsa ederra! Mutil gaztiak kantari ta neskatillak, euren eredu dan Agate deunaren abestiak entzuten. Batak esan, besteak erantzun ta neskatillak entzun, danak zoriondun. Orrela jarrai euskal oitura zar garbiak.

        Uri ta baserritarrak: zaindu luzaroan, zuen bertso doi ederrak. Aintzaldu Agate deuna urteen urteetan ta zabaldu zuen gizontasuna bertsoen doiñuan.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.