Zakurraren otoitza
Otsalar
Oi, guzien gain zauden Jauna:
Egin zazu, nere jabe dan gizona, b-ere lagun-urkoentzat, ni beretzat naizen bezin zintzoa.
Egin zazu, bere sendia ta adiskideak, nik bera bezin maite izan ditzan.
Egin zazu, beregain utzi dituzun ogasunak zintzoki gorde ditzan, nik bereak gordetzen ditudan bezela.
Eman zaiozu, oi, Jauna, parre erreza ta lasterra, nere buruanaren jolas lasterra bezelakoa.
Egin zazu beti eskertzeko gertua, nik bere eskua miezten dedan gertutasunakin.
Emaiozu eroapena nik, berari ulua gabe itxaroten dakidan bezelakoa.
Eman kemena, nik beragaitik eskeintzeko dedan bezelakoa; ongunde guzia eta bizia bera emateraiño.
Opa zaiozu nere biotzaren gaztetasuna ta nere pentsamenen alaitasuna.
Oi, guztien gain zauden Jauna: ni beti egiazko zakur bat naizen bezela, egin zazu, beti, egiazko gizona izan dedin.
|