Bermeo
Jontxu E.
Au da jarri daustena
oingoan arloa,
uste dabe nazela
profetak langoa.
Azaltzeko Bermio
ta bere portua,
baiña zelan esan nei ikusi bakoa?
Iñoiz enaz on, baiña
diñoen ezkero,
garrantzi aundikoa
ei dogu Bermeo;
andik urrian dauka
begira Izaro,
itxasoen altzoan
arau ez onago.
Asko joaten dira
Bermeo alderantza,
arraiñakaz dalako
erri aberatza,
besigu eta atun
batez be lebatza,
Bermeo'koak daiuka
aparteko gatza.
Ospetsua da Bermeo
itxas gizonakin,
bardin abade, praille
eta giotzaiñakin,
batez be Bermeo'ko
sardiñeriakin,
txantxetan ez ibilli
Bermiotarrakin.
Euskalerrian danik
erririk zarrena,
beti soin eta biotz
guztiz euskalduna.
Izatez txiro baiña
pozik bizi dana,
orixe da Bermeo
Yontxu'k dakiana.
|