L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1960 III (1960-uztaila/iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

Erti barria

 

O.

 

        (Madrid'eko Ikastetxe nagusian eleder irakasle dan Muniain'dar S. Joxe Mari'k ona zer diñoan gaurko ertiaz. VIDA NUEVA1'k oraintsu egindako eritxi-azaltze edo enkuesta euskeraratuta).

 

— Zergaitik gaurko ertia? Zer esan nai dau? Zer asmok darabil?

        — Galdera txit maltzurrak nunbait. Baiña alan be zerbait erantzun bear, eta ona nire aburua. Gaurko ertian buztartu ezin leikezan joera bi daukaguz bizkarka, bai egikera edo teknika-saillean bai olerkizkoan. Bear bada, ertilariaren askatasuna dozu biok bat datozen mugaondo babarra. Askatasuna lau sailletan:

        Lenengo gauzai buruz. Gaur ertiak, gaiaren berjabetasunetik askatzea nai dau sekula baiño biziago. Eta ez bakarrik Goia ezkero, itsusi, arrunt eta barregarriak eder ta apain-sotillak aiña balio daualako: bai ta, oraindik errotiago, margolariak, eskulturagilleak eta olerkari lirikuak, gaur etxegintzan eta musikan darabillezan era berezi ta apartekoak, ots, iduriz-gaiñeko garbitasuna lortu nairik dabiltzalako be. Ertilariak ez dau gura iñoren antzera jokatu ta ibilli, ezta adierazi be; sor-azo bai, ta gauza ba. rria sortu be. Onek, era ontan esanda, deabrukeria dirudi; baiña beti ez da orrela. Auxe dozu dana: adimenaren berezko irritsa.

        Askatasuna arauai buruz, Irakaskintza edo jakite-arauakazko askatasuna be billatzen da, edo gure Unamuno'k esango leukenez, teknika loturetatik aske, norbere eskuko izan. Ikuspen-ertietan asko zabaldua zan beiñola, goi-argiari laguntzeko errazoizko gogarpena baiño askoz geiago zala bertatiko barne-saio azkea.

        Askatasuna, irugarrenez, gaiari buruz. Bai ta bestelako bidez izanik be; batzuetan, bada, ez dogu bear lez erabilten, eta beste batzuetan jainko biurtzeraiño iaso oi dogu, izadiaren zati dan aldetik edozein gaik daukan olerki ixil eta e-kutu ori.

        Askatasuna guenik, ta askatasun alkartu bagea, giza-doe erti-oiezko munduari buruz. Oraintsu esana dot agiriko itzaldi baten ertia gaur euren buru jabe egiñaz doazan errien antzeko dala, askatasun osoa eskaturik, baiña arein antzera, ezetariko alkartze bage, sarri askotan beintzat.

        — Erti barria zindo ta eskugarbia ete?

        — Sarri, bai; beste batzuetan, ez. Geienik zintzo ta egitia da gaurko ertia, Ta zintzotasun onek olerki-laiñoz ezotzen dan. Baiña, iñoizka, aren atzean alperkeria, arrokeria edo, soilki, ezjakiña gorde oi jatzu. Gaurko ertiaren oberena, alan be, edozein tokiko ta askutik iges egin bearrezko indarketa dala autortu bear.

        — Eta luzez iraungo ete dau?

        — Oraiñ arteko ertiak eten gabeko jira-bira ta aldakuntza izan dau, bai ta aurrerantzean izango be; antzea agortu ta aitzerik ez baita bere adieraz-eretan, naiz-ta oneik askotxo izan, izadiko gauzak ikuskatzea ta norbere barrenera so egiñik era ta bide barriak nabaitzea, agor-eziña da-ta. Egi-gai da erti-lana, ta egigai oro izatez dozu mugatua. Ertia geldi-ezin da beti ta nun-nai, amaigearen adierazpen sumakorra, bere era guztietan ezin dau ba asetu gure askatasun egorria. Baiña, nire ustez, gaurko ertieran irabazi ta jabetzerik gorenenak betikoak dira, erti klasikuarenak izan ziran lez.

        — Museuetatik atera bear da, bai; baiña zuk uste dozu erti barri au egunerokoaren zelaian egokitu leitekela?

        — Ontan ez nator bat zugaz, zertzelada guztietan beiñik-bein. Erti barriaren ederrena museuetan gorde daiteke, nik uste; baiña baita, ezeren eragozpen barik, gaurko eguneroko ta sendiko izan be. Erti barririk geiena olerkiz ta barren-kutuntasunez astun dago.

        Baiña gogora egizu margo-ertian bertan be erti abstraktuak lits bat bakar-bakarrik artzen dauala, naikoa txikiña, erti barriaren txoko itzalean, naiz-ta onetaiko lan ugari egiña izan. Nire eritxiz, erti lar abstraktua, lar goia, gerora antzua izango da. Egitasuna izan da, ta izango be bai, aldioro, olerki-sorburu joria. Egiazko edozein poema egitasun olerkitu bat besterik eua.

        — Eta eleizetan tinkotuko ete? Gure siñismena kezkatzeko beste ete da?

        — Astiroago mintzatu bear onetzaz. Ertia, otoitzarako laguntzen dauskunean da bakar-bakarrik, benetan jainkotiar. Adimen arin azalkoiak naastu dagike soilki gai jainkotiarrezko ertia berez erti Jainkotiarra danagaz. Ona, ba: erti bat izan daike teknikari buruz oso ausarta, erabat txit gogozkoa izanik; eta alderantziz, oso zarrontzale be bai izan daike, eta batera jainkotiar urri, ta eskas. Erti jainkotiarra, ba, gizonari, gogo-bizitzari buruz, «sustraiz» dagokiona dozu.

        Jainko-zaletasuna orobat olerti-iturri dogu. Nire aburuz, ertiaren olerti-tokiko iru aundiak Jainko-zaletasuna, gizurentasuna ta giza-maitasuna izan dira.

        — Gaur ertietan dakusgun matzarkeri, laburpen, iduriaurkako ta gizatasunik-eza gure aro ontako asmakeri uts txoroa dala, uste dozu? Kondairarik ba al dau?

        Errazoikeriaren gizaldi samalda ondoren, aurtzaro egarri dira margo-ertia ta olertia. Oar-ikasi ta kultur tontorrean ezarrita, aurtzaroa bizi nai. Ikus egizu zein samur agertzen yakun gaur mundua umeakaz eta Izadiko sorkari guztiakaz.

        Onek iragarten dausku, nire gardiz, sen ete muin-leia barri batez ertiaren kondaira guztira biurtzeko gogo beroa. Len gizonaren ertia suster-susterretik erlijiotsua zan, asabakandiko siñiskeraz apainduta; bai ta ba-zan alegizkoa be, gaur bertan be sorkaldetarrena dan lez, barnebizi-dardaraz kutsutua. Beraz, azal aldetik gitxi jantzitako ertia zan. Kistar ertiak be teknika osotasuneko gailturrak ez ebazan jadetsi ezpintuzko beeraldi eganetan izan ezik. Erti barrian, ba, aro guztietako erti-iraupenak biztuten dira.

        Baiña iñoiz be ez yako eskiñi gaur besteko jaurets-lurrun agirikorik «olerkariaren gogozko aurtzaroa» deitu gengikeon zer oneri.

        — Zergaitik jente xea ez da arduratzen gaurko ertiaz? Zergaitik ez dau aituten?

        — Ez naiatortzu bat itaun orregaz be. Egia da, orrek «kaleko gizona» deitzen dautsogun orrek, irizpide ta zentzuna izan oi ditula, bai ta aurretikoen erti-aogoxoaren ondorengoe be. Baiña kaleko gizonaren, aogoxo ori etengabeko aldaketapean dabilkigu, oso arin ta naitara. Erria, ur-mael edo tegi zabal baten antzekoa dozu, ekaitz eta eramai-urak art.zen ditu ta pizkakapizkaka eralgi ta ermotu. Eerora erria, kondairaren epaikari aldakaitz eta ziur izan oi da. Beste aldetik, ulert-eziña da, errian zer dala-ta ezin dan sustraitu egiazko olertia, erritzat populua baiño zerbait geiago jo ezkero beintzat.

        Erri ortatik eta erri orren sentieratik sortzen dira olerkariak eta olertia. Itz bi erri ta olerti gai onetzaz.

        Olerkaria, alderdi batetik, iragarle da, edo egi barri bat adi-erazten dauskuna; baiña, bestetik, bitarteko edo askoren sentipenak batzen da, bezan ari artzaillea. Gizon asmotsuak edestia dagi, eta edestiak berebat gizon asmariak. Asmari bakarra ta erria, giza ta eme-gai dira, edesti eralkundéan.

        Beraz, jakintza ta ertia, askoren sentipena adi-erazten ezpa-dabe, bidekatze negargarrian jausten dira. Baiña, artutako jarauntsi edo ondorena ernalarazi ezik, jakintza ta ertia antzu ta elkor biurtu oi yakuz.

        — Labur: zer jokera deritxazu egokien erti barriaren aurrean?

        — Esan errez, bete gaitz: ez txatxukeri siñesterreza, ez adikaizkeri setatia. Neuretzat billatzen dodana besteentzako be nai neunke: egotegi askodun arima bat, gogaikarri ez yakun edozein arrotz, ez enda ez gizartezko berezkunde bage, babesean artzeko.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.