|  
              
               
  
 
Gaurtik bestea 
 
  
 
Jautarkol 
 
  
 
Zein ona zeran, Jesus maitea, 
 
ni berriz zeñen gaiztoa...! 
 
Noletan etzait lotsaren lotsaz 
 
sutzen arpegi osoa?
 
Belaunikatu, gurutzea artu 
 
maiteki nere eskuetan, 
 
maite-laztanez besarkaturik 
 
esaten dizut ziñetan: 
 
  
 
        Ona emen ni, Jesus, 
 
        gaurtik bestea 
 
        izango zaizun zure 
 
        seme maitea. 
 
        Biotz-biotzez gaurtik 
 
        beti Zu maite. 
 
        zure argitan bizi 
 
        gaurtik il arte... 
 
        Nere maite bakarra, 
 
        ai! Zu izan zaite. 
 
  
 
              
              |