Negarrez
Jautarkol
Zergaitik, Jesus, nere begiak
ez dute negar egiten?
Maite-damuzko bi iturri bizi
nolaz etzaizkit biurtzen?
Negar-malkoaz busti nai nuke
zure gurutze santua,
Zuri bizigo azaldutzeko
nere maitasun-damua.
Egin zak negar, ene biotza,
negar egin zak naigabez,
eta bete itzak begiak ere
malko bero ta samiñez.
Zuk, arren, Jesus, negar-malkuok
maite-oparitzat artu,
ta zure Erruki aundi-aundiaz
nere okerrak barkatu.
|