L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1960 III (1960-uztaila/iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

Edur maindire

 

Larreategi'tar Luken

 

Zer ipintzen ari aiz, MUSKURUTXU mendi!

Jai eguna dala-ta, soiñeko txuria?

Jaun Ilbeltza bialtzen ari zaik saria,

ta bere erruz, sukaldean naukak geldil

 

Zergatik estaldu, esaidak, edur-maindirez!

Mendizaleak bidanzt ez dedin bide-zidorretan?

Edo erbi errukarriak, ittun uzteko kabitan,

ta txori gaixoak, zuaitz adarretan negarrez?

 

Eurekin errukitu adi, ta estalki otz ori ken.

Eguzki Erregeari, izpi laguntza eskaturik,

astindu zak soiña, edurrez soil utzirik,

bildotsak asi ditenen gorputz ori jazten.

 

MUSKURUTXU! egun alaitsu eldu artean,

jai egunetan, igan oroitzen ni, sukaldean!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.