Agur, illargi
E. Igartza
Olerkarien kantagai
Izan zera beti.
Ola iraungo aal
Ene zeru-begi!
Antzaldatzen dezu maiz
Zure aurpegia:
Osoa, dirudizu,
Buru soil guria.
Alditan zera ere
Talo erdi jana
Ta noiz beinka irudi
Idien laguna.
Zuk ikusi gauean
Loreen itzala,
Txorien kabi goxo
Ta itxas zabala.
Zenbat aldiz zuk zaindu
Umeen loaldi
Ta gaxo agureen
Gau luze negarti.
Lekuko zu zerala,
Maitasun elkarri
Maitemiñak agindu...
Ta muxuz idatzi.
Intxusiak ikuski,
Intza tantak negar...
Lotsai, gorri, izkutatzen
Mendi zuaitz zear.
Udaberri antzera, zu,
Olerki jario;
Baiñan ola iraungo
Dezula, nork dio?
Atzaparra gizonak
Zure gain jarri du,
Ta iaister bere oiñak
Nai zaitu zapaldu.
Olerkarien kantagai
Iraungo al beti,
Naiz-la zugana eldu
Gizona, Illargi!!
|