L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1960 III (1960-uztaila/iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

Gure olerkariak

 

Arrugain

 

Goraipa daigun, izneurtu bidez egiñik bere omena,

Arrese Beitia olerkaria, Otxandio'ko semea,

Egun onetan gogoraturik aren bizitza kirmena,

Euskalerri'ko semeentzako eredurik bikaiñena.

 

Euskaldun leial, zoli, trebea, Arrese Beitia izan zan.,

Euskera alde bere biotzaz, bere gogoaz lan ta lan,

Nekatu barik, atseden baga, illarterako jardunaz.

Berau langoak bear gendukez gure Euskalerri maitean.

 

Zeruan gabaz iretargiak dis-dis egiten. daben lez,

Arrese Beitian biotz gartsuak, bein. barrez ta bein naigabez,

Euskotarrui irakatsirik euren oiturak maitatzen,

Euskalerri'tik illuntasunak urrindu zitun zorionez.

 

Erle langille urduritsuak lora barrena sarturik,

Ezti gozoa egiten dabe erlauntz sarean poliki;

Era berean gure Arrese maite ta azkarrak olerkiz.

Euskal erlauntza gozotu eban euskal izkuntzaren eztiz.

 

Elai ariñak egaz dioaz ur azaletik zearka,

Euren gorputzaz laztandurikan errekastoen ur otza;

Gure Arrese yaioak bere, olerki bidez ekiñaz,

Maite-maitero laztandu eban Euskera Amaren-biotza.

 

Mitxeletak be, udabarrian, lorarik-lora dabiltza,

Euren egoen edertasunez landa-basoak jantziaz;

Onen anuean, Arrese onak, bere izneurtu apaiñaz,

Billosik zegon Ama laztana, jantziz edertu euskuan.

 

Artxo zuriak apaltasuna agertzen dausku ludian,

Berau besteko abere onik ez ei dau sortu Goikoak;

Alperrik baiña, otzantasuna, Bere Altasun andiaz,

Gaiñez jarri zun Goiko Jaun Onak, Arresen olerkietan.

 

Uso samurrak mailetasuna nannai zabaldu daroa,

Egille Altsuak ekandu orrez edertu eban usoa;

Baiña ludiko uso guztien maitetasunak batera,

Eleie estaldu Arrese Beitia'n olerkietan doguna.

 

Iturritxoak garbitasuna dikur bere ur gardenaz,

Ispillu Orren argitasunak azaltzen dausku txukuna;

Arrese Beitia'n eusko gogoan dana da garbi ta aratza,

Bere izneurtuak agertzen dabe araztasunen lorratza,

 

Artzaiñora da artzaiñarentzat aiskide leial-zintzoa,

Beren itzalaz urrinduten dan artaldetatik otsoa.

Artzañorak lez, gure izkuntzak be, bere barruko beroaz,

Aldendu leike Euskalerri'tik lizunkerien izotza.

 

Au ikusirik Olerkariak, goruntz gogoa jasota,

Euskal olerki bero ta sutsuz itxartu eban euskoa.

Euskaldun onak! Jagi lotatik! Itzar zaiteze beingoan.

Gora biotzak! Jarraitu beti guraso zaarren bidean.

Arrese Beitia'n gogo sendoa gidari dogu zeruan.

Gure mendiak zutik daudela, ez bildur izan sekulan.

 

Edertu daigun gure izkuntzea, mintzatu beti euskeraz,

Itxi alde bat zabarkeriak, bota gugandik lizuna,

Urrindu bitez gure ondotik, koldar, euskaldun ustelak,

Euskera galtzen ari diranai ez toki emon gurean,

Bizi gaitezan Euskalerria'n nasai ta bake donean,

Maitetasun bi zintzo gorderik gure biotz barrenean:

Jaungoikoa ta Euskal oiturak; eutsin orreri, mutiñak!

Alantxe egiñik, izango gara Arrese Beitia langoak.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.