| 
       |   
        |  
              
               
  
 
Ez sar 
 
  
 
Okil 
 
  
 
Ekaitza sorturik, 
 
zugaitz, etxe, laño 
 
dardarizaturik, 
 
zeuzkan aldagoik 
 
eta iñusturik. 
 
Jaio zan aitzpean 
 
erbi zar gizena, 
 
luzea zan aiña 
 
zegoan etzana. 
 
Begi bat istean 
 
erdi lotarako, 
 
trikua eldu zaio 
 
zori txarrerako, 
 
epur-bete toki 
 
arrenka... uzteko. 
 
  
 
Arantzak ezarri, 
 
kuxkur poxpolindu, 
 
toki gutxi bear dula 
 
adierazi nai du. 
 
Ikusiz gaiñera, 
 
erbiak sartzen du. 
 
Egin zuen arren 
 
sarrera goxua, 
 
ez-arin arantzak 
 
zutitzen zijuan, 
 
ta josiko ez ba'du 
 
erbi zar gajua, 
 
kabia utzita 
 
igesi dijua. 
 
  
 
Sar arte gozuak 
 
diraden arrotzak 
 
biurtu oi dira 
 
lakar ta zorrotzak. 
 
  
 
              
              |   
        
  
         
             
         
       |