Berpizkunde goizean
Abeletxe
Jesus il-osteko igande goizean,
Egun-senti aurreko ixillasunean,
Illuntasun itzala lodien zanean,
Argi bizi bat dator burranda otsean.
Argiaren bizia! Argian zorrotza!
Berotu dan Jesus dan il-obi otz-otza;
Argitu ta berotu, arlandua altxa
Ta bapatean piztu Jesus'en gorputza.
Bereala agertu, Jannaren burua,
Berezko ega baten zerurantza dua.
An dauden soldaduak bildurrez ulua,
Poztu ta alaitu da ittun dan mundual.
Utsik dan il-obitik lurrun matazia
Igoten da zerurantz usaiñez betia;
Soldauak arri dagoz. Aien itxuria!
Makur dira lurrean, ez al zutitzia.
Burazagia dator, zurbil arpegia,
Zer jazo dan nai dula, berak jakitzia;
Zutitu da soldau bat adorez betia
Ta bai biak asi be latz eztabaidia:
Zer egiten dozue gorantza begira?
Zer ziran abarrotsok ta zer zan disdira?
Kristo ta aingeruak zerura juan dira.
Zer izan da nabai dodana?
Zer da emen jazoten dana?
Argi ez ezagunak, begiak urratu
Ta emen il-obia uts-utsik aurkitu;
Alegia gau dana lotan da pasatu,
Zuek ere gurutzan bearko untzatu.
Esan emen egia, ezer ez ukatu!
Arratsalde illunabar, ondorenean gau,
Bildur eta kezkeak itxarrik euki nau;
Goizaldean arriak dardara egin dan,
Ondoren jazo dana ezin leike asmau;
Ezin leike asmau, ezin leike asmau,
Argi bizi batek Kristo berpiztu dau;
Argi-zurrunbilloak aize zurruztatuz,
Kristo Berez igon da errez-errez goruntz,
Kedats-usaintsuak maitaro lagunduz.
Jesus gorantza juan da. Gora ba Jesus!
Lelokeri oiekin ia aspertu nauk.
Egia esan emen, guzurrik ez asmau!
Asmau? Ezin... ezin leike asmau,
Argi bizi batek Kristo berpiztu dan.
Ixilik ago barritxu ori, ago ixilik,
Eztok egundo piztu ildako gizonik;
Kristo geu lez gizona zala, ez zenuen usmatu?
Mendia-gora gurutzarekin egiten zala nekatu?
Zer dala-ta Zeruko Erregek ez ote zioan lagundu?
Ondoren gurutz-ganean ziaro gendun luzatu,
Maillu-andiz dinbi ta danba, esku ta oiñak untzatu;
Eta neronek lantza onekin Aren bularra zulatu;
Egia dala diñodan dana, ementxe aitor eistazu.
Egia da diñozun dana, zoritxarrez egia,
Araiñegun arratsaldeko iru orduen tristia!
Il zan jesus, il zan bai, egi garratz andia,
Eta Berarekin batean illundu be eguzkia.
Ez akida orrela mintzatu!
Ez, ee? Ta gero... bereala...
Asarrez orroaka asi itxaso zabala!
Ontzi ta inguroak irunsten euzala.
Legor-alde guztian nabai lur-ikara,
Mendietako aitzak jausi errekara
Igarteko il zana, Jaungoikua zala.
Arren, ixildu adi, laga umekeriak,
Orlan agintzen daua soldadu-legiak.
Il dira Erregiak!
Bai Enperadoriak
Ta oiegaitik ezta
Eguzkirik illundu,
Ez itxasorik asarratu,
Ez ere lurrik ikaratu;
Ezaugarri obarik
Zuk bear al dozu?
Ixilik ago, ago ixilik,
Mintzatu adi gaur tajuz,
Esan legikek ari aizela
Egin gendunaren damuz.
Egin genduna gaizki egüia,
Ibili gaitezan kontuz,
Neure begiak ikusikua
Besterik esan ez dautzut.
Jarduna ortan dala, bialdu bat dator,
Erromatar arroa, zoritxarrez jator;
Itxututa datortzu, dirudilla sator,
Abots senduarekin asi yatzu gogor:
Eztabaidak uzteko esatera nator!
«Kristo'ren gorpua ostu egin. dutela»,
Emetik urteterik ez eukan bestela;
Lapur izenekoak, kistarrak dirala,
Jesus arrapaturik pu lotan giñala.
Edatu, ba, guzurra azpikeriagaz!
Or ikus dabezala zerraldo bategaz,
Euren buru dau Jose Arimateagaz!
Zu... amesetan zagoz.
Zuk oba zenduke ixilik ba'zengoz;
Orain entzun eizue, entzun bere zorrotz!
Orreik zigortatzeko autaturik gagoz,
Ortan geratu dira Kaifas ta Pilatos.
Tinko ba soldaduak! Tinko!!
Bira ezkerrera! Bira!
Aurrera! Tira!!
An doaz soldaduak, an doaz urira,
Kristo, barriz lotzeko, al-gabeak dira.
Ordubete pasa-ta, ordu ta erdira
Madalenia dator, orain il-obira;
Ontzitxo bat eskuan, ixixil begira
Ziaro zatituta dagoan arrira.
Il-obia begituz, utsutsik da dana,
Arriturik begiak jaso Jaunagana,
Orra Madalenari entzun dantsaguna:
Ene Jaungoiko guztiz laztana!
Pekatutik atara ninduzuna.
Ene Jaun eta Jaungoikua!
Nun dogu Zure Gorpu Santua?
Agur nere asmotxua!
Igurtziteko nekarran
Emen ungentua.
Baiña, Jauna, nun da Zure Gorpua?
Jesus! Jesus! Jesus!
Indarrak emon eistazuz!
Santiago'ren ama Maria
Nere adiskide maitia,
Zatoz!!
Zatoz lagunduten;
Zu bere Mari Salome,
Zer yazo dan ikusten.
Juan da Madalenia negarrez urtuten,
Bero Maixu maitia nork ostu ete dautsen,
Mariekana elduz arrenka esaten.
«Zatoze azkar neugaz, Maixua billatzen».
An doaz il-obira, iru emakumak,
Euren begiak malkoz dira erretenak,
Sartu diranekoxe ikus dute denak,
Itxaroten deutsela aingeru lerdenak.
Nork eruan daula baiña gure Maixua?
Naigabe andia auxe, galdu da niundua.
Aingeruak orduan igitu abua,
Maiteki azalduaz berri zoruntsua:
Jerusalen'go alabak!
Ezta negar eiteko eguna!
Zertan billatu illen artian
Bizirik dagoana?
Zuek eztozue zertan bildur izan,
Piztu da Jesus ta igon, Zerutarren gisan!
Orra; zatoze ona ta ikus
Illik nun egon zan.
Arri ta orma, eztakit zer esan,
Bere Gorpu Santua usaintzen gentozan.
Zuen asmo ederra Jaunak ondo daki
Ta izentau zaituzte Bere albistari;
Zoazte bidez-bide uri, baso, mendi,
Kristo'ren berpiztea pozez iragarri.
Lenbiziko berria, Pedro ta Juan'eri!
Bere Apostolu maite izan ziranei.
Pozez beteko dogu Goiko agindua,
Barriz gure artean baila Jaungoikua,
Zorauko dira Pedro ta Juan maitatua,
Aitutzen dutenian berri zerukua.
Guazen bada pozez, guazen ba aurrera,
Guazen mundu guztia pozez betetzera!
Hosanna Jesus, Jesus Hosanna!
Etorri baita barriz gugana!
Esan baita bere, biotz-biotzetik
Galile'ra juan dala guztion aurretik,
Danak siñistu daien, Tomas izan ezik.
Agur, kistar denoi, Kristo'ren aldetik!
Iru emakumeak an doaz ajuika
Biotzean nabairik pozezko kilika;
Aingerua be juan da egoak igika
Kristiñau danak pozaz, santzo-irrintzika.
Laster azaltzen dira bi apostoluak,
Arnas-estuka datoz jasoaz besuak;
Pedro ta Juan urduri il-obin sartuaz,
Ene-eneka!, dabiltz dana aztertuaz.
Aurki dituzte aurki, reliki santuak,
Orla dirudi beintzat Pedro'ren santzuak:
Egia da, egia!
Iru Marien berria!
Orra maindiria!
Arimatea'k jarria!
Ara baita be nun daguan,
Buruan eraman zuan
Zapi zuri-zuria!
Egia da, egia!
Piztu da Kristo guria!
Jazokun au egiztatzeko
Gorde daigun relikia.
Hosanna!!
Auxe baita
Ezaugarririk
Onena.
Orain arrapaladan datortzu jendia
Ogei! berrogetamar! eun be ba-dia!!
Etorri dator oindik, etorri jendia!
Il-obiak dirudi, ezti-erlontzia!
Urduri datoz danak, jaun-andrakumiak,
Arritasunez zabal dakarrez begiak,
Euraen aboetan galde bat guztiak:
Egia al da, egia?
Ta Pedro'k zentzun andiz asi itzaldia:
Egiada, egia!
Iru Marien berria!
Orra maindiria
Arimateak jarria
Zaurietako odolez
Ugari asko bustia.
Izan al dezake
Ezaugarri obia?
* * *
«Egia da, bai, egia!
Aita zerukoak eraman du
Goizeon Bere Semia»
dio arrantzale-apostolu arek
Alaitasunez betia:
»Ta... zertako arritu
»Gure Maixuak pillaka
»Mirariak ein ba'ditu?
»Orra... gogoratu:
»Lenbizi ura, ardoan biurtu;
»Arrain ta ogiak ausa ugaritu,
»Gorrei entzumena,
»Itxuak argitu.
»Gexo ta napar-eri
»Ziaro garbitu;
»Zertarako arritu,
»Illak ere Ber-Berak
»Berpiztu ba'ditu?
»Igarlietan igarle,
»Ori be izan dogu
»Benturaz ez al euskun Berak gogoratu
»Nekaldi bat bearko ebala pasatu?
»Baita eingo zutela lotsaz gurutzatu?
»Izango zala illa, gero enterratu
»Ta irugarren egunan zerurako piztu?
»Izan daigun fedea
»Bearreko dana
»Zeruko atientzat
»Kakurik onena.
»Fede santua izan, ez izan makala;
»Jesus'ek esan bai zun, bearreko zala,
»Fede gabe zeruan sartzen gaitza dala,
»Beragan konpiantza jarri ezketiño,
»Biziko dala beti, eztalako ilgo».
* * *
Onetan or datortzu Arimatea be
Bere baratz onetan Kristo zuna «gorde».
Aren santzo-agurrak agirian dabe
Nolabait egin dala, berri onan jaube.
Pozez ganezka dator, jai andiko arpegiz,
Besoak goraka ta bizarrak be irriz;
Biotza taupadaka, begiak brist-argiz,
Danen aurrez jarrita, onela ein dau itz:
«Kistar maiteok, siñis, osoan siñstu,
»Jesus'en berpizteak dana dau berritu.
»Ona gaurko goizean zer dodan nabaitu:
»Ekaitz ta lur-ikarak dirade baketu,
»Itxas bare-urdiñak zerua laztandu,
»Eguzkia goizeon barrezka agertu,
»Urrezko brintzak jaurtzen ezin da aspertu.
»Firi-firi dabillan aizea kuttundu,
»Mitxeletak jostaille eguak zabaldu,
»Txoriak euren kabik poliki apaindu,
»Tantai-ganetan alai zoliki abestu.
»Arrigarrienetan auxe da gertatu,
»Zugatz-igarrak bere ziaro loratu
»Euren usai-gozoa dutela zabaldu.
»Ta gu, kistar izanik, ederra dotriña!
»Indar berritu gadiz izadia aiña,
»Lau-axetan zabalduz Bere ikurriña!»
* * *
Kristo'ren ikurriña, zibuka an dabil
Erritarrak zorauta pozez baiña umil;
Pedro barriz asi da mintzaketan abil,
Arrantzale izkuntza aboan darabil:
»Aleluia! Aleluia! gau ta egunez
»Jaunaren gurendeak gaukaz atsegiñez;
»Gurenda au zerutar ontzi bat degunez
»Sartu gaitezan bertan kargaturik fedez!
»Gure kaia zerua da, ortan ezpairik ez!
»Boga, boga, kistar maiteak, arraunlariak lez!!
»Ekaitz bat edo beste izango degula?
»Bidetan ezta palta izaten sekula
»Baiña eriotzea, bizitza izanik,
»Bidean galtzen dana bijoa aurretik
»Txikot-luzea jaurtzen zeruko atetik.
»Aurrera, ba, kistarrok, Jesukristogaitik!
»Poztu, kistarrok, poztu;
»Doe berezi batek
»Dana dan ikutu:
»Nun nai dogu ezagun
»Kristo dala piztu.
»Poztu, kistarrok, poztu!
»Kanta.kantari danok
»Abestu, abestu!!:
»EGIA DA, EGI:
»PIZTU DA RABONI,
»BERANAK GERA GU
»ORAIN ETA BETI.
»ORLA IZAN BEDI!!»
|