Spatium curvum
T. Etxebarria
Jakitun batzun esanean,
joan da joan, beti joanik,
aurrera, zuzen-zuzenean,
Denborak amaitu aurretik
edo iraungo dabena bete,
noruntz joera gendun asi,
ara itzuliko ei giñateke;
zerua dan guzti-guztiari
arturik neurri ososoa,
ta, ziurki, justu-justua.
Eta beste ainbeste egitera
denboren irauntasunean,
joan da joan, beti joatera
etorkizuneruntz, zuzenean,
ez ete giñake elduko,
barriro, alakoren baten,
gaituen zeruak munduko
utsera biurtu baiño len,
gauzen lenengo egunera
ta aurkitu asieran ostera?
Eta bein bat lotara ezkero,
denboren irauntze guztiak
nolan ez diran baiña ziero,
utsa beste milloi urtiak
nork daki ez izango ete garan,
denborak joaten dirala
illaran eternidadean
Jainkuan kiñu labur baten,
berriz, kiñu aren bakoitzian,
bizi barria asi bearrean?
|