Bertsolaria ta euskera
Deunoro
Gure euzkera zar ta joriak
daun beste urte dan bertsolariak,
ta bertso jator onei eskerrak,
bizia izan dau oiñarte euskerak;
eta guk emen,
ziranean aiña izan ez arren,
orein lorratza dogu jarraitzen.
Entzunik nago len ba-zirala
bertsolariak zenbatu-ala;
orain, alan be, zori txar batez,
diranak doguz erdi negarrez:
neke ta miñak,
naita izan iñok kendu eziñak,
legortu dautsez txit barren-muiñak.
Ez ikasia zan gure erria,
giza-ekanduz, baiña, azarria;
nun-nai orrela bere izatia
bertsotan dabes guzti-guztia,
oiñik oiñera,
enda ta izkuntza, bizi-oitura
ta Aitor zarraren aldi-gainbera.
Alatz guena da bere uzkurtza,
irudi-itxura zeruko atsa;
biotz ondoa min-arantzetan
ta mingain zoli bertso kantetan.
O bertsolari!
erri-bizitza baten mirari.
Gure izana zor dautzugu zuri.
|