Itxastarra
M. Costa i Llobera
euskaratzailea: Dirauket
Bere ontziskan ba-doa
arrantzalea kantari;
ortze urdin sakonean
artizarra barrandari.
Ontziska astiro-astiro,
kulunkaz, aurera doa.
Itxas-gane baretsuan
gabak dagi lo gozoa.
Ego-aizea itxasoan
arat-onat, pausu geldiz;
bere ikutu leunez
ur-ganea dardaraziz.
Mariñel-kantaz batean
ba-daroaz kresalan gain
kanpaien soñu motela
ta urresagarren usain.
Argi utsezko gotzonek
goian izarrak biztuten;
uraren pean milla argik
diztira urdin zabaltzen.
Ortze illunean izarrak,
leize urdiñean argi;
bion artean Gau datza,
betikotasun-bidezti.
Itxaso asarreberan
olatuak maitemiñez.
Izarrak Jainkoa'tzaz itz,
zeruan ñir-ñir egiñez.
Begiak gora jasorik,
esku biak arraunetan.
urruti-miñez kantari
arrantzalea itxasoan.
Arrantzalea urduri
doa, gogor arraunean.
Noraño elduko ontziska
azken izarra itzaltzean?
Mossèn Miquel Costa i Llobera Pollençan jaia zan 1854'o Epaillaren 5'gnean. Guraso andikien semea izanik, abade egin zan. «Líricas» deitu idaztia erderaz egin eban. Geiena, ostera, Mallorkako bere izkuntzaz idatzi eban. Katalan-izkuntzaren idazle punturengo,
1885'gn. urtean «Poesies» izeneko idaztia argitaratu eban. Olerki orreitatik bat dozu au; beste bat, El Pi de Formentor, oso ezaguna da erdal itzulpenean.
|