| 
 
 
Barneko gau illuna
 
Jondone Joan Gurutzeko'ren Noche oscura del alma
 
 
 
Jondone Joan Gurutzeko
 
euskaratzailea: Gaztelu
 
 
 
        OAR. Nai izanezkero, gogora zazu OLERTI'ren aurtengo II'garren zatian, 70'garren orrialdez, neurtizkeraz niona. Ona, adibidez, oraingo lenengo aapaldiaren neurkera:
 
                "- / '- / '-
 
                '- "- / '- '-
 
                '- / '- '-
 
                "- / '- / '-
 
                '- / "- / '- / '-
 
        (Gaiñekoak, onen arauz, dagokien neurrian )
 
 
 
        1
 
Gauaro illun batez,
 
maitemindurik, irakitan,
 
nere zorionez!
 
isilik irten nintzan,
 
bare negola nere baitan.
 
 
 
        2
 
Illunik eta onustez,
 
izkutuko mailladiz, besterik,
 
nere zorionez!
 
zelatean, isilik,
 
nere barnea bare egonik.
 
 
 
        3
 
Gaualdi zoruntsuan,
 
estalgiz, iñor ez oarturik,
 
deus ere ez nenkusan,
 
argirik ez gidaririk
 
biotza sutan zeukana baizik.
 
 
 
        4
 
Onek gida nindun
 
artez eguerdi-argiak baiño,
 
an nere zai bainun
 
ongi nekina gero,
 
iñor ageri etzala lekuko.
 
 
 
        5
 
O gau bidatzaille,
 
argi-urratzez gaindi atsegin,
 
alkargana maitale
 
zenituna bat egin,
 
maitalea bat Maitearekin!
 
 
 
        6
 
Bular lorean gero,
 
Arentzat oso neukana gorderik,
 
lokartu zan gozaro,
 
laket nintzaiolarik
 
t'alzifre-ostraillak aize emanik.
 
 
 
        7
 
Gaztelu gaindi aizea
 
zebilkiola adatsez jostari,
 
bere eskubi narea
 
lepora zidan ezarri,
 
ta naizen au oro lillura jarri.
 
 
 
        8
 
Banegon egon t'aantzi,
 
Maiteagan etziñik betarte;
 
oro geldi, eta ni
 
baratze gain lore
 
artean nindagon ardura gabe.
 
 
 
              
             |