L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1960 IV (1960-urria/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Bertsolariaren nortasuna

 

Zeleta

 

        Bertsolaria ez degu edozein. Naigarri izatekoa da aren berezko argitasuna eta, batez ere, bertsoa asma-alean egoki kantatuz, gertariaren esanaia ain arrigarriro adierazteko duen doaia. Azkartasun onek jazten du bertsolariaren nortasuna. Baiña, nortasun onen duin izateko bere baldintzak bete bear ditu. Nolako

baldintzak? Enbeita'tar Balendin, bizkaitar bersolarien txapeldun danak, guk itz-lauz adierazi genezakegun bezin egoki edo egokiago bertsoz adierazten digu. Entzun:

 

                Bertsolariak, ona izateko,

                baldintz onek bear ditu:

                buru argia, biotz zabala,

                nai ba'dau ando jarraitu.

                Irugarrena eztarri ona,

                neurriai ondo begitu;

                bertsolaria ona izango da

                baldintza onek baditu.

 

        Eta bertsolari ona ateratzeko, zein dan biderik bearrezkoena ere, bizkaitar bertsolari ber-berak beste bertso bikain onen bidez azaltzen digu:

 

                Bertsolariak atarateko,

                zein da biderik onena?

                Lenengo euki biar dabena

                berezko etorri ona;

                gero ikasi, sarri abestu,

                ez galdu zaletasuna:

                bertsolaria izan leiteke

                ori egiten dabena.

 

        Gure bertsolari txalogarriak, aipaturiko baldintza eta doai naigarri oien jabe dala, argiro erakusten digu, Bizkai'ko Mendiei berak zuzenduriko bertso mamitsu ta aberats aben bidez:

 

                Garbea, Anboto, Oiz, Illunzar,

                Sollube eta Bizkargi,

                Bizkai-Gane ta Ganekogorta,

                Sabigain eta Pagasarri;

                euron artian zenbatu ala

                ainbat eratako mendi:

                Bizkaia'k mendiz apainduriko

                gaztelu zar bat dirudi.

 

        Bertso jatorra ez-ezik, ederra, benetan, bertso orixe, baiña ez da makalagoa, urrengo beste au:

 

                Mendi goietan Gurutza Deuna,

                Ermitatxoak ugari,

                egun sentiko argia Jaunak

                lenen damotse eurari.

                Asaba zarrak jarriak dira

                siñismenen ezaugarri,

                zer ikasia dumoskularik

                beian bizi garanori.

 

        «Nolako landaria, alako igalia» esan oi da, eta ez da gezurra. Irudipen au dakusgu aipatzen degun Enbeita bertsolariaren izatean. Nork etzuan ezagutzen, KEPA, bere aita zana? Ura bai bertsolari goxo, txukun eta egokia! Eta aren eztarria?

        Balendin'ek bere aita Kepa ezik, bere osaba Imanol eta Xanti ere, bertsolariak zitun, eta etxeko lan-goraberak eta arazoa elkarreri bertsoetan adierazten, oso zaletuak eta iaioak. Beren basetxean be bai omen zuten, esnea erasterakoan ostikadaka egiten zuan bei biurria, eta bein baten, Imanol'ek, iñolaz ere ezin

buratu bei ostikalari ta adarkariarekin eta irri edo illea artze antzean, iru anai bertsolariak, beia jaistea zala ta etzala, egundoko bertsoketa saioa egin omen zuten, okulluan, onela asiera emanaz beren arteko iskanbillari:

 

        Kepa'k Imanol'eri ixekaz:

 

                Komedi-tokia da

                gure okoillua;

                beiak adarrak dantzan

                ta ik akullua.

                Bi alditan or abil,

                mutil kankaillua:

                esnez bete eziñik

                eure katillua.

 

        Imanol'ek Kepa'ri, asarrez:

 

                Gaztiak ezin leike

                ezer zarrarekin,

                ernegau erain deustak

                gaur eure koplakin.

                Ba'naiuak katillu

                ta pitxer onekin:

                or daukak, ba, lekua,

                euk nai ba'dok egin!

 

        Xanti, gaztienak, parrez:

 

                Lau bertsolari dagoz

                gaur gure etxien:

                bat askan ta bi kortan,

                aita eskatzien; (sukaldien)

                Manu'k zintzo diñerdu

                esnia batzien,

                koplak ugari baiña

                pitxerra utsien

                esnezko aparirik

                eztauk gaur etxien.

 

        Bertso abek ba-dute gatza, piparra ta grazia. Ortan bait-dago bertaolariaren izatea!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.