L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1960 IV (1960-urria/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Txepetxa

 

B. Enbeita

 

          1

Sasipetan dabillen

gure txepetxue

buzten laburra eta

zorrotza pikua;

txori danen errege

batzarrak autue:

eztok txantxetakoa

txepetx tikitxua.

 

          2

Gorputzez tiki baiña

izatez aundia,

munduan askok dauka

zure enbidia.

Eskerrak gorde leku

dozuna sasia,

bestela oingo kendu

eutzuen bizia.

 

          3

Udabarrian dozuz

umetxuak azten

zugatz zuloan edo

orma zarren baten,

kuku zarren bat ez bok

eugana etorten,

eure jauregitxuan

arrautza egiten.

 

          4

Biotz onekoa da

gure txepetxua

orrelan artuteko

etxian kukua.

Onek kenduten dautsa

umien lekua;

atzerritarrak guri

maiz egindakua.

 

          5

Zaindu daigun bakoitzak

Norberen etxia

txori kaltegarriai

itxirik atia.

Kenduten ba'dauskue

geure Euskeria,

Amaita zan betiko

gure Euskal Erria.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.