L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1961 I (1961- urtarrila/martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Pillota-saioan...

 

Muxika'tar L.M.

 

Erritalde sailla

pillota tokira

alaiki jetxi da.

 

Enbidoka an daude

Joxe Mikel eta

Matin Ormaizteiarra.

Au eziñik palta!

 

Erri guztia inguruko...

Ixtillu ta maxio pranko...

«Auen artean nor geiago,

laixter diagu ikusiko...»

 

«Zato ta laurden aixkide,

«Joxe Mikel'en alde,

sei t'erdi barruan baietz

irten Zarraren mende!»

 

Pelotariak utzi

dituzte ia tresnak;

espartzin polit jantzi,

ta kaskoan txapelak.

 

Ormaiztegik du

begitan kiñu,

lagunak berriz

tentea buru.

 

Pillota biak

eskutan dar-dar...

«Au dek obego,

beste ori txar...»

Jokoian dira

onezkero sar!

 

—«Aupa,

mutillak!

Egin

aleiñak!

Mikel,

entzuiak!

Uste

guztiak,

igan

dizkiat!

Ala

ziok ta

ire

sasoiak!!»

 

«Astindu

gor!

Eskuira

joz!

Ori dek

ots!

Sakena

otz!

Ir'esku

txotx,

baietz ein

pot!!»

 

«Apurtu zek Zarra!

Atzetik bestela,

sekulan sekula;

geldituko aiz-ta!!»

 

«Jo lasai Azpeiti!

Kontuz'. Prest eduki

Geldi..., atzera

eskubi-ezkerra!!»

 

Egiñal gorrean dabiltz

bata-bestea;

Azpeitik amabi t'amar

dauka aurrea...!

 

Zarra zaleak ageri

dute kezkea.

Kopeta illan ta makur,

begi trixtea...

 

Pillota zaztada aldiko

ernai jendea:

bildur norena ote dan

urren sakea.

 

Alere, Ormaizteiarra

jarri da tenplen,

ta burruka bixi-bixi

bat asi bat-baten.

 

«Aupa ta gora

Ormaiztegi!

I aiz tajuzko

aurrelari!

Beste aldera

pillot'ori!

Orain atzera

leun ta geldi!

Ori dek eta...

Mugi t'ausi!!

Benjondeikala!

Beste tanto bi!!»

 

«Jo! Ekin, moteillak!

Amaseina biak!!»

 

«Oker ta zorroiz

irten sakea!

Astindu..., ausi!

Tanto bestea!

Eutsi jokua!

Orain onea!

Gorde aurrea!

«Oi dek tirea!!!

Ekin bai Zarra!

Jo eskubira!»

 

Bukatzera apustua...

An ez da atsegin...!

Zorigaiztoko iskanbil

nun-naiean dabil!

«Txapeldun diaga Mikel!

Ez Zarra bezin

pelotari trebegorik

etxegoak ludin!»

 

Jolasketak azkenari

ia egin dio.

Pelotarik jo ta kia

izerdi-jario.

«Eup, eman! Sake au dezue

azkeneko saio!»        

 

«Azken aldi

Azpeiti.!

Zerate ia

iritxi!

Zarta pillotn

t'igurtzi!

Bota eskuira

poliki!

Ba-dek zerbaiten

malizi!»

 

«Bejondeikala

Ormaiztei!

Aupa! Jo berriz...

Ederki!

Bat-baten

euki!

Beste au

eutsi!

Eskuira

begi!

Eman! Jo

bizi!

Zarta ta

ausi!

Ori dek

ori!!»

 

«Gaur beintzat

Ormaiztei!

Ditudak

merezi,

gutxinea

irazi,

ogeita

beste bi!!!»

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.