Gau atsege
Muniategi'tar Abel
(Ene anai Iñaki'ri laztanki)
Ergai onetan ene gabeukatzean
Amar t'erdiak dira. Kezka biotzean.
Txaki barnean nago ixil eta bakar.
Mendi-sakanak zear aizea txit zakar.
Orroe izugarriz etxagainak billostzen,
Txistu zorrotzez aritz-tantaiak arroiztzen.
Aldi baten, elurra ortzetik naroro,
Oin-oial txuri antzo estali du oro.
Doiñurik ez entzuten, izozko geziak
Zauritu omeu ditu biotz-muin guziak.
Illuna, begiak ez nabaitzen bertzerik.
Ai, gauaren itzala! Ez dager izarrik!
Urruti, jualtegiko argiño orantza
Izpiz urratu nairik aizaro nakaitza.
Dirudi ugontziak itxas aserrean
Amets duan bidargi keiti bazteirrean.
Ergai onetan ene gabeukatzean
Amar t'erdiak dira. Kezka biotzean.
|