L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1961 I (1961- urtarrila/martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Horati'ren odak

 

Horati

euskaratzailea: Aita Onaindia

 

XXX. Venus'i

 

GAIA: Glitzeri'k, bere etxean, aldare bat eraiki ta apain jarri dio Venus'i. Oni dei dagio olerkariak, neskatx lirain orren egoitzera bere jarraigo osoarekin etorri dedilla neurtitz berotan eskatuz.

 

                        O Venus, regina Gnidi Paphique...

 

               Oi Venus, Gnido ta Pafo'ko erregin,

               Laga zazu, otoi, Kiper maite ori,

               Ta eder bekizu Glitzeri'k ke-lurrin

                       Cert dizun ondi.

 

          5   Betor zurekin Aur txit sutsua ta

               Gerri-azke Eskerrak; betoz Ninfak guri,

               Bai ta zu gabe ezer ez dan Gaztedia;

                       Betor Merkuri.

 

Oarrak.— 1. Gnido, Kari'ko uria, berton lakedemonitarrak bizi ziran geienbat; kai bi zitun eta salerosketan ederki saiatzen ziran bertako biztanleak. Venu jainkosak ere an zun jauretxea, eta bertan Praxitele'k landutako irudi bikaiña. Pafo, berriz, Kiper edo Txipre'ko uria.—5. Aur sutsu, Kupido edo Maitagarria; Eskerrak, Venu urtzemearen lagun ta zerbitzariak; Gaztedia, Venu'ren jarraitzaille zintzoak; Merkuri, jainkosaki zernai adierazten ziona.

 

 

XXXI. Apol'i

 

GAIA: Galdor-jaiak egiten dira, au da, Aki'k lorturiko garaipenaren oroiz eskerrak eman bearrez Apol'i jaso zioten jauretxea eskintzea. Jainko au zun August'ek kutun. Zer eskatuko jai ontan? Olerkariak ez beintzat abererik, ez etxaguntzarik, ez soro-alorrik, ez urre-marfillik. Osasuna ta sena bakar-bakarrik, zartxaroa ohorez igaro al izateko.

 

                        Quid dedicatum poscio Apollinem votes?

 

               Oler-zaleak zer deskaio Apol'i

               Galdor-jaiegunez? Zer otoitztu murkoz

               Ardo berri ixurka? Ez Zerdein naroko

               Uzta pillorik, ez Kalabri beroko

          5   Artalde ederrik, ez Indi-urre-bolirik,

               Ez Liri'k —lats ixil— here ur me-geldian

               Miazkatzen ditun alor ugaririk.

               Zoriz dauzkatenak iñausi bitzate

               Kalenar maketsez beren mahastiak;

        10   Aitu bitza aberats merkatari danak

               Urrezko oporretan Siri-saleroskiz

               Aldatu oi ditun ardao bakanak:

               Jainkoek maitea, urtean irulauz

               Atlttnti-itxasoa al izan bait-du ikus.

        15   Niri oli-kimak bemaite janari;

               Nik txikoriz dut ta malba ariñez aski.

 

               Idazu, arren, oi Latona'ren seme,

               Irabazietan poz nadilla mardul

               Eta sen osozko; ez zarretan baldar,

        20   Ez kitaraz ere iñoiz gabetua.

 

Oarrak.— 3. Mediterran-itxasoko ugarte oso emakor duzu Zerdeiña-4. Kalabri, Itali'ko egoalderantza, Apuli barruan. Emen negua igaro ta. Lukani'n udara ematen zuten artaldeak-6. Liri errekea, gaur Garigliano.— 9. Kaleno, Kanpani'ko iria; emen egin oi zituten marraz berezi batzuk, ots, igitai makoak, mats-aienak ebaki ta matsa biltzeko.— 11. Siri'ko salgaiak, batez ere, lurrin, usaiki, ongailu, oinpeko ta abar ziran.— 17. Apol.

 

 

XXXII. Bere lira'ri

 

GAIA: Orati'k, bere jogaillu edo lirari dei dagio, antziña baten Alkeu'ren atz artean dardaratu zan bezela, orain bereen artean ere laterar kantuz durundu dagiala eskaturik. Bere lagunak, antza, bein eta berriz eskatu zioten erakuts zezaiotela zuen liriku asmamena, Erroma'ri buruzko gai goitarrez saiaturik. Orrela dagi; baiña; gauza bat gogoraziz, Alkeu bulartsua ere iñoizka, oso gogara, uskeri ta biotz-samurkerietan ari izan zala.

 

                        Poscimur: si quid vacui sub umbra...

 

               Eska bai didate: —itzalpean lasai,

               Bein jo ba'zindudan, aurten ta aleun urtez

               Bizi izan zaizala—, idazu, dardar gaur

                       Latin eresi.

          5   Lesbi uritarrak beiñola jo zunez;

               Ark, ba, gudan zaillu, bai izkillu artean,

               Bai ontzi jaurtia ur ertzari itsastean,

                       Liber ta Musai,

               Venus'i ta aren Aur beti atxikiari,

        10   Ta Liki'ri ere —begi-beltx, ille-beltx—

               Kantu ñimiñoak lira-soiñtu ozen        

                       Zizkien jotzen.

               Oi, Poibu'ren dirdai, agur!, oi danez.

               Jupiter goiaren maietan atsegin,

        15   Nire lan-nekeetan aringarri sorgin,

                       Dei nik biotzez!

 

Oarrak.— l. Eskatu didate, esakun olerkitsua, noski; August'ek eskatu zion Orat'ri, Olerki Betikorra idatzi zezala-5. Alkeu, Lesbos ugartekoa zan jatorriz; olerki lirikuaren aita ta eredu dugu. Gudari izan zan, eta bere oler-lanik geienak errikoiak dituzu-10. Liki, Alkeu'ren adiskide ta lagun begiko-14. Jainkoen jan-edanetan, Apol'ek jotzen omen du txaberama-oskolez egiñiko lira.

 

 

XXXIII. Albi Tibul'i

 

GAIA: Albi Tibul'ek maite zan Glitzere, ordaiñez ordea etzun aregandik erdeiñu ta otza besterik jasotzen. Olerkariak, bere aldetik, irain eta ezespen ontan poztu nai du, beste askori ere berdin gertatzen zaiela esanik. Venu'k du orren erru, burni-uztarriz lotzen baititu gogo alkartu eziñak.

 

Albi, ne doleas plus nimio, memor...

 

               Zu, Albi, etzaitez geiegi samindu

               Glitzere gordiña orla oroituki;

               Ez jo illeta aulik negarrez itunki,

               Gezurti alenak, eman-itz-jaleak

          5   Gaztego batgatik utz ba'zaitu ere.

 

               Kir'ganako maitez dago erre-dirdir

               Likori kopeta liraiña; ta, aldiz, Kir

               Foloe latzaren atzetik dabiltzu;

               Ta Foloe'k ezkontz-nas au utzi baiño len,

        10   Apali'ko otsoak auntzakin bilduko.

               Onela nai Venu'k; eder baitzizaio

               Kiderik ez duten gogo ta biotzak

               Borontzezko uztarriz josta-latz lotzea.

 

               Ni ere, maite-gar obez erretzean,

        15   Arte goxoz nindun aixillo Mirtale'k;

               Mirtale azkatuak, Kalabri'ko arkaitz

               Makurrak tai gabe ozkatzen dituten

               Adri-uiñak bezin zital suminkorrak.

 

Oarrak.— 15. Venu onzan ta maitati dagerkigu emen; Mirtale, berriz, urduri, sutsu ta asarrekor. 18. Adriatik-itxasoko ugiñak, Kalabri ertzera iristekoan, kolko antzeko biribilla idorotzen dutelako, eztialdi narean egokitu oi dira.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.