Erregeak
Sardui'tar Deunoro
Lander jaio da Belen urian
Gizadi-Gaizkatzaillea,
Betieraren barne-erraietik
Zeru-lurraren Jaubea.
Abel-aska dau errege-aulki,
Asto-idien arnasea;
Alatz ikusle: Miren, ber'ama,
Ta Josep aita ordea.
Lander jaio da; baiña... otseiñak
Turut-otsean jartean,
Ludia dardar-azteko soiñu
Sortu da bake-ortzean.
Esnatu dira artzain lotiak
Ta jarri Belen bidean,
Goiko argia otsein dabela
Gidari danen aurrean.
Mundu osoa artega yaku;
Eta orra sortaldean
Izpar alaia somatu ala,
Mirari baten antzean,
Nun jarten diran iru errege
Izar gidari menpean,
Bakoitzak daula bere bezuza
Ta alkarturikan bidean.
Bakaldunaren ezaugarria
Dakar Meltxor'ek urria;
Kaspar'ek Jainko-zantzu, kedatsa,
Goitar emari joria;
Ta Baltasar'ek, aulkeri ikurtzat,
Mirra auts ustelkor nasia.
Goi-Erregean oiñetan auzpez
Or dago bakal-ludia.
|