L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1961 I (1961- urtarrila/martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Erleak

 

Sardui'tar Deunoro

 

Lantegi medar polit

    langilla askoduna,

goi ta beekoak oro

    or nunbait dirana.

Argi dagerkizue

    txau-zuzentasuna

gizonai erakutsiz

    bizitz-ondasuna.

 

Eltze durunditsuan

    bai gauza ederrak!

Alkarturik dituez

    guztien inderrak;

lan zurrean dagiez

    alika bearrak,

etxetik uxaturik

    erlero alperrak.

 

Egada saiotxua

    egin ondorean,

tente dira ezarten

    lore-marrubian;

sista, ta ba-daroe

    mustur panpiñean,

ezti, janari goxo,

    egiñik eltzean.

 

Zuzen-eredu zaren

    erle langilleak

jator beteten dira

    zuotan legeak.

Sari, zigor, atseden,

    bakoitzak bereak,

guri emonik ikas

    aolkuz beteak.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.