|
Miren ederra
Bilbao'tar Alesander
Krabelin gorri
larden-lerdena,
bardin bakoa,
Jainkok maitena.
Mosun larrosa,
begin euzkia,
olakoxea
bere maitea.
Gorputza lirain,
gogo erruge,
lain da izateko
goi-brintzen jaube.
Beralakorik
besterik ez da
zeru-lurrean,
Bera ezpada.
Urtzik ein ehan
arduraz bera,
izan zedian
gomutabera.
Egin arduraz,
zaindu ajolaz,
eta edertu
esker guztikaz.
Andra ederra,
Andra maitea
nizaz erruki,
doaiz betea.
|
|