Aupa Loroño
Paben Loidi
Gora, Jesus Loroño
txirrindularia,
euskaldun-odoleko
gizon egokia!
Nunai agertu dezu
abillidadia.
Indarrak apurtu du
ezin ikusia.
Marka bat jarri dezu
egundaiñokua
Buelta-España eta
Kataluñakua
irabazi ta Frantzin
bosgarren sartua.
Urte batean zeiñek
egin olakua?
Berrogei ta emeretzi
urte betetzean,
Apirillaren ogei
ta laugarrenean
Madrid'tik irten dira
tximista batean
eun bat txirrindulari
Toledo-bidean.
Bederatzi taldeak
amarnako dira
Españari abiyan
emateko bira.
Kastilla'ko zelaitik
norteko mendira.
Bilbaon sartzerako
aspertuko dira.
Zuri-urdin-gorriak
errenka luzean
sugea dirudite
kamiyo-batean.
Italiar, Prantsesak
Belgakin hatean
berrogei españolak
burruka-gosean.
Saildu ta meetu dira,
irudiz bakallau,
ez egin dutelako
janarekin barau.
Orra Solluben gora
datoz bat, bi, iru, lau...
Aurretik bakarra da
bizkaitarra berau.
Iruña'tik irten da
Estellan barrena.
Lizarragako gaiña,
Jaizkibel urrena.
Igesi bakarrikan
biderik geiena,
Donostiyan Kardoso
sartu zan aurrena.
Maiatzaren zazpian
ziran bi mendiak
indarrak neurtzeko
egoki jarriak;
Elgeta-Urkiolan
aldapa biziak...
Banaka bota dira
txirrindulariak.
Eibar'tik Bitorira
eldu arteraño,
izan dute bidean
euri eta laño.
Ribier bikaiñaren
atzetikan baño
irugarren sartua
da gure Otaño.
|